Udal ordenantza, Udal mugapeko aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

maiatza 12, 2014

133.ALDIZKARIA – 2014ko uztailaren 9a (111 kb)

Antsoaingo Udalak, 2014ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo udal mugapeko aisialdiko biltoki iraunkor zein aldi baterakoak arautzen dituen udal ordenantza. Iragarkia 2014ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 12an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik egin gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta, beraz, osorik ematen da argitara.

Antsoainen, 2014ko ekainaren 23an.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

 

 


<< atzera