Legezko Abisua

LEGE OHARRA

TITULARRAREN IDENTIFIKAZIO-DATUAK

Bat etorrita Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoarekin, erabiltzaileari jakinarazten zaio webgune honen jabea honako hau dela:

  • Identitatea: Antsoaingo Udala
  • Posta-helbidea: Udaletxe plaza 1, 31013 Antsoain (Nafarroa)
  • IFK: P3132500D
  • Telefonoa: 948 13 22 22
  • Posta elektronikoa: ansoain@ansoain.es
  • Web-helbidea: http://www.ansoain.es
  • Domeinuaren titulartasuna: Antsoaingo Udala

Edozein argibidetarako, idatzi ansoain@ansoain.es helbidera.

EDUKIA

Antsoaingo Udalak arreta berezia ematen die webguneko informazioaren zehaztasunari eta doitasunari, eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen du informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen ditu. Halarik ere, Antsoaingo Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea.

Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. Ez dira ez administrazio-egintzen jakinarazpenak, ez jakinarazpen ofizialak. Izan ere, halako jakinarazpenak egiteko, bide ofizialak baliatuko dira, hau da, legeetan horretarako ezarritakoak.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta webgunean agiri elektronikorik sortzen badira –webgunea baliatuta osorik edo hein batean izapidetutako administrazio-prozeduren baitan–, halakoak benetakotzat joko dira, eta indarreko legeek aitortzen dien froga-balioa izango dute.

ERANTZUKIZUNAREN MUGA

Erabiltzaileak, eta ez beste inor, izanen dira erantzule beraiek egiten dituzten arau-hausteetan edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteetan, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiliz gero.

Antsoaingo Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Antsoaingo Udalarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektronikoetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.

Antsoaingo Udalak ez du bermatzen egiatasuna, eta ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek eman eta webgune honetan ager daitezkeen edukietako okerrek izan ditzaketen ondorioen gainean.

Orobat, Antsoaingo Udalak ez du erantzukizunik hartzen, ezta ere, webgune honetan lotura elektronikoen bidez (estekak) zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute islatzen inongo harremanik Antsoaingo Udalaren eta haiek sarbide gisa baliatzen dituzten orrien jabe diren partikularren edo entitateen artean. Antsoaingo Udalak beretzat gordetzen du eskubidea bere kabuz eta edozein momentutan erretiratzeko bere webgunean agertzen diren estekak.

Antsoaingo Udala erantzukizunetik salbuetsita gelditzen da Udalaz besteko hirugarrenek erabiltzaileen ordenagailuaren disko gogorrean instala ditzaketen cookieei eta bere webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografikoei zein datu ez-zuzenei dagokienez.

Antsoaingo Udalak emandako informazioa orientagarri hutsa izango da, kontsulta edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada –eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua: posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak…–. Halako informazioa inoiz ez da izango loteslea administrazio-prozedurak ebazteko; izan ere, haiei aplikatzekoak diren lege- zein erregelamendu-arauei egin behar diete men administrazio-prozedurek.

JABETZA INTELEKTUALA

Web-atari honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarrena Antsoaingo Udalarenak dira –salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela–, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Antsoaingo Udalak berariaz baimentzen badu.

Baimena ematen da berrerabiltzeko Antsoaingo Udalak webgunean dituen agiriak edota informazioa, baldin eta eduki horiek osorik badiraute eta haien iturria aipatzen bada (azaroaren 16ko 37/2007 Legea, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekaturik dago haiek erabiltzea legez kontrako jarduerei heltzeko. Nolanahi ere, baimena ez da aplikagarria jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzten agiriei, hala nola patenteei, diseinuei eta marka erregistratuei, batez ere, hirugarrenen kasuan. Erabiltzaileek ez diote helduko ez Antsoaingo Udalaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen dituen ezein jarduerari, ezta webgune honetan aipaturik agertzen diren hirugarrenenak urratzen dituen beste edozeini ere.

Betiere, edukiak berrerabiltzeko araubideak nahitaez bermatu behar du erabat errespetatzen direla datu pertsonalen babesa ezartzen duten printzipioak,

SEGURTASUNA

Antsoaingo Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezarritakoak dira. Zentzu horretan, eta kontuan hartuta hala teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak nola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako izan daitezkeen arriskuak –probabilitate- eta larritasun-maila askotarikoak izan daitezkeenak–, Antsoaingo Udalak ezarrita dauzka arrazoizko neurri tekniko eta antolakuntzakoak dagoen arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko.

Edonola ere, Antsoaingo Udalak ezarrita ditu behar besteko mekanismoak honako hauetarako:

  1. Etengabe bermatzeko tratamendu-sistema eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia.
  2. Datu pertsonalak berriro erabilgarri eta irispidean azkar jartzeko, gorabehera fisiko edo teknikorik gertatuz gero.
  3. Tratamenduaren segurtasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.
  4. Datu pertsonalen seudonimizazioa eta zifratzea egiteko, hala behar izatera.

SARE SOZIALEN PLUGINAK EDO GEHIGARRIAK

Webgune honek integraturik ditu zenbait sare sozialetako pluginak edo gehigarriak, Facebook eta Twitter-koak kasu. Plugin horiei dagokienez, webgunea erabiltzen dutenek honako hauek hartu behar dituzte kontuan:

  • Sare sozial batean erabiltzaile gisa erregistraturik badaude, eta Webgunea bisitatzen duten unean sare sozial horretan saioa irekita badute, haien pluginetan klik eginez gero sare sozial horrek Webgune hau bisitatu duela adierazten dion informazioa jasoko dute. Horrez gain, sare sozial horretako beren erabiltzaile-profilei buruzko informazioa emango dute (izena, posta elektronikoko helbidea, argazkia, eta abar).
  • Sare sozialean erregistraturik ez badaude, edo saioa irekita ez badute Webgunea bisitatzen duten bitartean, gerta daiteke sare sozialak gutxienez IP helbidea jaso eta biltegiratzea.

Nahi ez baduzu sare sozial batek hemen adierazi dituzun datu pertsonalak eskuratu ditzan, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu daitezen ere, kontsultatu sare sozial horren pribatutasun-politika, eta itxi bertako saioa Webgune hau bisitatu baino lehen.

LEGE APLIKAGARRIAK ETA JURISDIKZIOA

Webgune honi edo bertan garatutako jarduerei lotutako eztabaidak eta auziak konpontzeko orduan, Espainiako legeak aplikatuko dira, halako eran non parteek haiei men egiten baitiete berariaz, Nafarroako Epaitegi eta Auzitegiek dutelarik Webgunea erabiltzeak eragiten ahal dituen edo horrekin zerikusia duten gatazkak oro konpontzeko eskumena.

DATUEN BABESA

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure pribatutasun-oharra Datuen Babesari buruz: . (igorri pribatutasun-oharrera)

INFORMAZIOA COOKIEEI BURUZ

Esteka honetan kontsultatu dezakezu informazioa cookieei buruz: (igorri cookie-politikara).

PRIBATUTASUN-OHARRA

Jarraian, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritako informazioa emateko betebeharra garatuko da, Antsoaingo Udalean burututako tratamendu-erregistroei dagokienez.

Pribatutasun-oharraren bidez, herritarrei, datu pertsonalen titularrei, haien datuen tratamenduari dagozkion berariazko alderdien berri ematen diegu, besteak beste, honako hauena: tratamenduen helburuak, haien eskubideak gauzatzeko harremanetarako datuak, informazioa kontserbatzeko epeak, datuen tratamendua egiteko legitimatzen gaituen araua eta egindako datu-komunikazioak.

INFORMAZIO OROKORRA

DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

  • Identitatea: Antsoaingo Udala
  • Posta-helbidea: Udaletxeko plaza 1, 31013 Antsoain (Nafarroa)
  • Telefonoa: 94813 22 22
  • Posta elektronikoa: ansoain@ansoain.es
  • Datuak babesteko ordezkaria: ansoain@ansoain.es

ESKUBIDEAK

Datuen babesari buruzko arauek eskubide jakin batzuk ematen dizkie interesdunei edo datuen titularrei, Antsoaingo Udalaren webgunearen erabiltzaileei edo/eta sare sozialetako profilen erabiltzaileei.

Hona interesdunei dagozkien eskubideak:

  • Irispide-eskubidea: eskubidea informazioa eskuratzeko, honako hauei buruz: berari buruzko datuen tratamendua egiten ari ote den, egiten ari den tratamenduaren helburua, kasuan kasuko datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, datuak kontserbatzeko epea eta datuen jatorria.
  • Zuzenketa-eskubidea: eskubidea datu pertsonal okerrak edo osagabeak zuzentzeko.
  • Ezerezte-eskubidea: eskubidea datu pertsonalak ezerezteko, honako kasu hauetan:
    • Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, zertarako bildu ziren eta horretarako
    • Titularrak adostasuna bertan behera uzten badu
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egiten badu
    • Datu pertsonalak ezereztu behar badira lege-betebehar baten indarrez
    • Datu pertsonalak jaso badira informazioaren gizarteko zerbitzu bat dela medio, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 8.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
  • Aurka egiteko eskubidea: eskubidea tratamendu jakin baten aurka egiteko, tratamendua interesdunaren adostasunean oinarritzen bada.
  • Mugaketa-eskubidea: eskubidea datuen tratamendua ezerezteko, honako kasu hauetan:
    • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten badu, enpresak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
    • Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datuak ezereztearen aurka egiten badu.
    • Enpresak jadanik behar ez baditu datuak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta enpresaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  • Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea kontrol-agintaritza eskudunari zuzenduta.

Interesdunek adierazitako eskubideak gauzatu ahalko dituzte Antsoaingo Udalari zuzenduta, idazki bat eta beren nortasuna egiaztatzeko agiria aurkeztuz.

Halaber, interesdunek erreklamazio bat egin dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentziari zuzenduta (Jorge Juan k., 6, 28001, Madril), idazki bat aurkeztuz edo egoitza elektronikoaren bidez (http://www.agpd.es/)

DATU-TRATAMENDUEN ZERRENDA

PERTSONEN, INTERESEN ETA BATERAEZINTASUNEN ERREGISTROA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da legealdi bakoitzean toki-entitateko hautetsiei buruzko pertsona-, interes- eta bateraezintasun-erregistroa gauzatzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena
  • 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeko bideari eta Gobernu Onari buruzkoa.
Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

BIZTANLEEN UDAL-ERROLDA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da entitate honetan erroldaturik daudenei informazioa emateko, errolda kudeatzeko eta estatistikako eginkizun publikoari heltzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Datuen hartzaileak: Datuak Estatistika Institutu Nazionalari eta beste administrazio publiko batzuei lagako zaizkie, indarreko legeak betez.

GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da langileriaren kudeaketa egiteko, langileen espedienteak kudeatzeko, nominak egiteko, langileen prestakuntzarako, ordutegien kontrolerako, laneko arriskuen prebentziorako eta osasun-zaintzarako.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean.

–         Lan-agiriak: gutxienez 3 urte

–         Gizarte Segurantzari buruzko agiriak: gutxienez 4 urte

–         Laneko arriskuen prebentzioari buruzko agiriak: gutxienez 5 urte

Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena.

–         31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Datuak lagako zaizkie Nafarroako Gobernuari, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, Lan Ikuskaritzari eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari, indarreko legeak betez.

ENPLEGU PUBLIKOKO DEIALDIAK

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da kontratazio-deialdien kudeaketa gauzatzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Datuen hartzaileak: Datuak Udalaren webgunean argitaratuko dira, eta iragarki-taulan ere, indarreko legeak betez.

LANEKO ARRISKUEI BURUZKO ARAUAK BETETZEKO KOORDINAZIOA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da kontrolatzeko eta egiaztatzeko toki-entitaterako lanak egiten dituzten kanpoko enpresek laneko arriskuei buruzko arauak betetzen dituztela.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

IZATEZKO BIKOTEAK / EZKONTZA ZIBILAK

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da Toki Entitateak prestatutako Erregistroan izena eman duten izatezko bikoteak eta korporazioko kideek egindako ezkontza zibilak erregistratzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:                                        

–         6/2000 Foru Legea, uztailaren 3koa, bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzkoa

–         Kode Zibila

Datuen hartzaileak: Ezkontza zibilei buruzko datuak Erregistro Zibilari lagako zaizkie, indarreko legeak betez.

ESPEDIENTE-KUDEAKETA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da Udalaren eskumenen esparruan hasitako administrazio-espedienteak erregistratzeko, tipifikatzeko eta haien jarraipena eta ekoizpena ahalbidetzeko, bai eta kontratazio-espedienteak gauzatzeko ere.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:                                        

–         39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena

Datuen hartzaileak: Datuak lagatzen ahal zaizkie organo judizialei, Kontuen Auzitegiari, Arartekoari, Kontratazio Atariari eta Kontratu Publikoen Erregistroari, indarreko legeak betez.

OROKORRA, EKONOMIA- ETA KONTABILITATE-KUDEAKETARAKO

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da ekonomia- eta kontabilitate-kudeaketa gauzatzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

–         39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena

Datuen hartzaileak: Datuak lagako zaizkie Nafarroako Zerga Administrazio Orokorrari, Gizarte Segurantzako erakundeei eta Nafarroako Gobernuari, indarreko legeak betez.

SARRERA- ETA IRTEERA-ERREGISTROA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da sarrera- eta irteera-erregistroa kudeatzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena

–         40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

ATESTATUAK / POLIZIA-IKERKUNTZA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da poliziako funtzionarioek eginbideak eta jarduketak egin ditzaten, udalerrian egindako delitu publikoak ikertzeko daukaten betebeharrari heltze aldera.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         2/1986 Legea, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoena.

Datuen hartzaileak: Datuak epaitegiei eta auzitegiei, fiskaltzari eta Poliziako beste kidego batzuei lagako zaizkie, indarreko legeak betez.

POLIZIAKO ADMINISTRAZIO-KUDEAKETA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da Polizia Zerbitzuaren eskumen diren espedienteen kudeaketarako, helburuak administraziokoak badira.

·        Desgaitasunak dituztenendako aparkatzeko txartelen kudeaketa

·        Zakur-erroldaren kudeaketa

·        Aparkatzeko txartelak, 5.000 kg-tik gorako ibilgailuetarako

·        Udal-pasabideak

·        Arma-txartelen kudeaketa

·        Zehapen-espedienteak

·        Zirkulazioko atestatuak

·        Bizikleten erregistroa

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

–         39/20015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

–         40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

–         4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa.

–         AIRE KONPRIMITUTAKO PISTOLEN ERREGISTROA: 137/1993 Errege Dekretua, urtarrilaren 29koa, Armen Erregelamendua onesten duena.

–         ZAKUR-ERROLDAREN KUDEAKETA: 50/1999 Legea, abenduaren 23koa, Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko araubideari buruzkoa.

–         ZAKUR-ERROLDAREN KUDEAKETA: 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko araubideari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena.

–         DESGAITASUNA: 1056/2014 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, desgaitasun bat dutenei aparkatzeko txartelak emateko eta horiek erabiltzeko oinarrizko baldintzak arautzen dituena.

Datuen hartzaileak: Datuak Nafarroako Gobernuari, epaitegiei eta auzitegiei lagako zaizkie, indarreko legeak betez.

ZEHAPEN-ESPEDIENTEAK

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da udal-eskumenekoak izanda administrazio-prozeduren arabera egiten diren espedienteen erregistroa, kudeaketa eta jarraipena egiteko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

–         39/20015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

–         40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Datuen hartzaileak: Datuak aldizkarietan argitaratuko dira, indarreko legeak betez

HAUR ESKOLAREN ADMINISTRAZIO-KUDEAKETA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da Haur Eskolari dagozkion inskripzioak eta matrikulak egiteko, haurren onarpena eta itxaron-zerrenda kudeatzeko eta fakturazioaren kudeaketa egiteko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         28/2007 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duena eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituena.

Datuen hartzaileak: Datuak Nafarroako Gobernuari lagako zaizkio, indarreko legeak betez.

ADINGABEEN ARTA, HAUR ESKOLAN

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da ikasleei arreta emateko eta guraso eta tutoreekiko harremanak kudeatzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         28/2007 Foru Dekretua, martxoaren 26koa, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duena eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen dituena.

Datuen hartzaileak: Datuak Nafarroako Gobernuari lagako zaizkio, indarreko legeak betez.

EUSKARA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da herritarrei Euskara Zerbitzuak eskaintzen dizkien zerbitzuak kudeatzeko:

–         Euskara Zerbitzuak euskara sustatzeko antolatzen dituen jarduerak.

–         Komunikazioa, euskara sustatu eta bultzatzeko jarduera espezifikoen berri jaso eta haietan parte hartu nahi duten herritarrekin.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa, Euskarari buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Diru-laguntzei buruzko datuak diru-laguntzen atarian argitaratuko dira, indarreko legeak betez.

KIROLA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da herritarrei Kirol Zerbitzuak eskaintzen dizkien zerbitzuak kudeatzeko:

–         Antsoaingo Udalak kirola sustatzeko bultzatzen dituen jardueren erabiltzaileen inguruko kudeaketa.

–         Udalaren kirol-instalazioen kudeaketa.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

ONDARE-ERANTZUKIZUNA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da ondare-erantzukizunari buruzko espedienteak bideratzeko eta haiei lotuta Udalari aurkezten zaizkion erreklamazioak ebazteko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.

Datuen hartzaileak: Datuak organo judizialei lagako zaizkie, indarreko legeak betez.

BIDEOZAINTZA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da eraikinetako sarbide fisikoen kontrola kudeatu eta bideozaintzako zereginak egiteko.

Datuak kontserbatzeko aldia: gehienez hilabete bat, grabazioa noiz egiten den eta hortik aitzina, salbu komunikatzen bazaie segurtasun-indar eta -kidegoei edo/eta epaitegi eta auzitegiei.

Legitimazioa:

–         2/1986 Legea, martxoaren 13koa, Segurtasun Indar eta Kidegoena.

–         8/2007 Legea, martxoaren 23koa, Nafarroako Poliziei buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Datuak organo judizialei eta segurtasun-indar eta -kidegoei lagako zaizkie, indarreko legeak betez.

TAXIA ERABILTZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da desgaitasunen bat duten herriko pertsonei taxia erabiltzeko laguntzak baloratu eta emateko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

–         Diru-laguntzak arautzen dituen Ordenantza orokorra (86. NAO, 2008/07/14koa)

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak komunikatzea.

ZERGEN ETA DIRU-BILKETEN KUDEAKETA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da udal-zergak eta tasak kudeatzeko, hala borondatezko epean nola nahitaezko diru-bilketako prozeduran.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Datuak lagako zaizkie Gizarte Segurantzako erakundeei eta Nafarroako Gobernuari, indarreko legeak betez.

KATASTRO-KUDEAKETA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da udal-mugarteko ondasun higiezinen katastroa eguneratua mantentzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Datuak lagako zaizkie Gizarte Segurantzako erakundeei, Lurralde Aberastasunaren eta Katastroaren Erregistroari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Nafarroako Zerga Zuzendaritza Nagusiari, indarreko legeak betez.

UDAL-LIZENTZIAK

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da jarduera-, obra- eta hirigintza-lizentziak emateko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

Datuen hartzaileak: Datuak Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Ogasunari lagako zaizkie, indarreko legeak betez.

 MUSIKA ESKOLA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da ikasleen musika-prestakuntza eta -kultura ahalbidetzeko eta ordainagirien kobrantza kudeatzeko.

 Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Datuen hartzaileak: Datuak Nafarroako Gobernuari lagako zaizkio, indarreko legeak betez.

GENERO -INDARKERIAREN AURKAKO PROTOKOLOA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da Udalak koordinatutako zerbitzu bat emateko emakumeen kontrako indarkeriari aurrea hartzeko eta indarkeria horren biktimei, hala emakumeei nola adingabeei, arreta, babesa eta laguntza emateko, politika publikoetan garatu behar diren estrategien oinarria ezartzeko eta, halaber, estatistika- eta ikerkuntza-helburuetarako.

 Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa.

–         33/2002 Foru Legea, azaroaren 28koa, emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzekoa.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

BERDINTASUN-LANTEGIAK ETA -EKITALDIAK

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da lantegiak eta ekitaldiak planifikatu, haien berri eman eta haiek egin eta kontrolatzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

UDAL-AKTAK ETA -ERABAKIAK

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da tokiko gobernu-batzarrak eta osoko bilkurek onetsitako erabakiak eta Alkatetzak emandako ebazpenak erregistratzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

–          6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

HERRITARREN PARTAIDETZA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da herritarren partaidetza kudeatzeko Udalaren jardueretan.

Halaber, datuak biltzen dira elkarteen erregistroa eta Udalaren sare sozialen erabilera kudeatzeko.

Behar diren datuak ere kudeatzen dira oharrak, kexak eta iradokizunak tramitatze aldera.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         Espainiako Konstituzioa (129.1 artikulua)

–         39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

Datuen hartzaileak: Jardueren argazkiak argitaratuko dira, betiere interesdunek adostasuna adierazita, bai eta espazio publikoetan egindakoenak ere.

GIZARTE-AFERAK (JANTOKIRAKO BEKAK)

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da Jantokirako bekak emateko eskaerak baloratzeko.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

–         15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

KULTURA

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da honako hauek egiteko:

–          Prestakuntza-jardueren (dantza, antzerkia), ikastaroen eta bestelako jardueren gaineko plangintza, informazioa, gauzatzea eta kontrola.

–         Alorrak egindako jardueretarako sarrera-salmenta.

–         Gazteria.

Datuak kontserbatzeko aldia: Datuak zertarako bildu diren eta helburu hori betetzeko behar den bitartean kontserbatuko dira, eta biltegiratuko dira Udalari haien erabileratik etor dakiokeen erantzukizunik eduki bitartean. Halaber, bete beharko dira datuak kontserbatzearen gainean Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak ezarritako arauak.

Legitimazioa:

–         7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.

Datuen hartzaileak: Ez dago aurreikusita datuak lagatzea.

DEIALDIAK: LANKIDETZA PROIEKTUAK ETA LAGUNTZAK ENTITATEENDAKO                          

Helburua: Interesdunei buruzko informazioa erabiltzen da lankidetza-proiektuen eta -laguntzen eta entitate eta elkarteendako diru-laguntzen gaineko plangintza, deialdiak eta balorazioa egiteko.