Antsoaingo Herri Liburutegia guztiei irekita dagoen kulturgunea da eta bere helburua Ansoain biblioteca -infantilkulturara sarrera librea erraztea da, ezagutzaren iturri guztietara, eta mundu osoan sortzen den informazioari.

Liburutegiko dokumentuak era librean eta doan pertsona guztien eskura daude.

Zentroa Nafarroako Gobernuaren Liburutegi Publikoen Sarearen partaide da. Lankidetza Hitzarmen baten bidez Antsoaingo Udalarekin lotua dago, udalerriko beste zerbitzu kulturalekin integratuz.

1979an sortu zen eta poliki poliki handitzen joan da Antsoaingo herritarren beharrei erantzuteko. Horren ondorioz, hiru leku desberdinetan egon da.

Gaur egungo lokalak, 2011ko ekainean irekiko dena, 800 metro karratu ditu. Irakurtzeko 218 postu ditu hainbat lekutan banatuak (irakurtzeko gela, ikasteko gela, taldeka, haurren gela, gaztetxoen gela, hemeroteka, ekitaldi-aretoa, e.a. Liburu, aldizkari eta Ansoain biblioteca revistas - ordenadoresikus-entzunezkoen artean, bere apalategietan 28.000 obra baino gehiago ditu. Eskaintzen dituen zerbitzu garrantzitsuenak mailegua eta kontsulta dira, baina gainera interneterako, bulegotikorako 8 informatika tresneria ditu, hemeroteka, erreprografia zerbitzua, erreserba zerbitzua, e.a. Azkenik, wifi eremua du eta eramangarrien konexiorako mahai elektrifikatuak.

Ordutegia:

• Negua (irailaren erdi aldetik ekainaren erdi aldera):

Astelehenetik ostiralera 14:00 – 20:00.

• Uda (ekainaren erdi aldetik irailaren erdi aldera) eta gabonak (abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra arte):

Astelehenetik ostiralera 8:30 – 14:30.

Helbidea: Udaletxeko Plaza, 3 p.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 14 89 83

E-Posta: biblians@cfnavarra.es

Web orria: http://www.bibliotecaspublicas.es/ansoain/

Ansoain biblioteca - conferencias

Ansoain biblioteca - sala de lectura

Ansoain biblioteca sala de estudio