Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, sistema publikoko gizarte zerbitzuen oinarrizko batasuna osatzen dute eta ate horren sarbidea izango dira eta maila hurbilena hartzailetara eta gizarte eta famili eremuetara. Horren titulartasuna toki entitateei dagokie.
Gure lantaldea honako hauek osatzen dugu: psikologo bat, gizarte langileak, gizarte hezitzaileak, famili langileak eta administrariak.

Edozein zerbitzurako ordua eskatu behar da.
Jendearentzako ordutegia: astelehenetik ostegunera 9:00etatik 14:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 12:00etara.

Gizarte Zerbitzuen jarduerak gutxienez lau programen bidez antolatuko dira:
a) Harrera eta gizarte-orientazio programa. Populazio guztiari zuzendua, gizarte zerbitzuetan eskaerak aurkezten dituzten pertsonei giza laguntza eskainiko die.
b) Norberaren autonomia sustatzeko eta mendekotasun egoeran daudenei laguntzeko programa. Horren helburua, mendekotasun egoeran dauden pertsonei bere ohiko ingurunean ahalik eta denbora gehiena egon ahal izateko aukera ematea. Programa hau ere egoera horretan ez dauden pertsonentzat izaten al da, beti ere, helburu hori beste programa batzuen bidez lortzerik ez badago.
c) Lehen Mailako Arretan Gizarteratze Programa. Horren xedea arriskuan dauden pertsonak edo gizarte-bazterketa egoeran bere edozein eremuetatik gizarteratzen laguntzea.
d) Lehen Mailako Arretan Haurrei eta Familiei Laguntzeko Programa. Horren helburua adingabeen garapen pertsonalerako ingurune bat bermatu ahal izan, babes, laguntza pertsonala, famili eta gizarte bitartekoen bidez.

Helbidea: Udaletxeko Plaza 3 p.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 13 22 07

Faxa: 948 38 22 43

E-Posta: serviciosocial@manserso.org