Antsoaingo udal-mugarteko balorazio txostenaren proiektua, jendaurrean.

October 9, 2017

Herriko biztanle guztiei jakinarazten zaie Balorazio Txostena egin duen Tracasako Teknikaria beraien ondareen balore berriak kontsultatzeko,  hurrengo Urriaren 24 eta 25an goizeko 9:00etatik 14:00 bitartean Udaletxean egongo dela.

 ____________________________________________________

Antsoaingo Udalak, 2017ko irailaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea Antsoaingo udal-mugarteko balorazio txostena eta Udalaren ordezkari izendatzea Batzorde Mistoan ondoko hauek: Ander Andoni Oroz Casimiro, Udaleko alkate udalburua; Abel Álvarez Páez, Udaleko kontu-hartzailea eta Ana Cristina Sada Urabayen, Udaleko Ogasun, Ondare eta Hirigintzako batzordeburua.

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

Antsoainen, 2017ko irailaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro

195. ALDIZKARIA – 2017ko urriaren 9a

Compartir en las redes sociales

<< atzera