Euskara ikasteko diru-laguntza: UZTAILAREN 24arte DUZU eskaera egiteko

ekaina 8, 2018

Irekia dago euskara ikasteko diru-laguntzak eskatzeko epea  Antsoaingo Udalean, UZTAILAREN 24 ARTE. 2017-18 ikasturterako eska dezakete Antsoainen erroldatuta daudenek eta klaseen % 85 hartu dituztela egiaztatzen dutenek.

EKARRI BEHAR DIREN DOKUMENTUAK

 

  • Eskabide orria, alkateari zuzendua.
  • Familiaren diru-sarrerak egiaztatzen dituzten agiriak.
  • Matrikula ordaindu dela erakusten duen bankuko transferentzia.
  • Eskatzailearen kontu zenbakia.
  • Minusbaliotasunaren egiaztagiria, halakorik bada.
  • Familia Liburuaren kopia.
  • NAaren kopia.
  • Bertaratze-agiria, euskaltegiak egina. Honakoa zehaztu behar da: bertaratzearen ehunekoa, egindako maila, gainditutako maila. Bertaratzea %85ekoa izanen da, diru-laguntza eskatu ahal izateko.

Informazio guztia elaide.eus atarian: https://elaide.eus/eu/diru-laguntzak


<< atzera