Udalaren proiektuak

ANTSOAIN DIGITALA

Antsoain Digitala izeneko programa telekomunikazio programa da, eta Toki Administrazioen Departamentuak sustatzen duen “INFO-LOCAL” ekimenaren barnean kokatzen da, 2004 – 2007 aldirako.

Antsoain Digitala programaren helburua hainbat arlotan Informazioaren Gizartea sustatzea eta ezartzea da, besteak beste: teleadministrazioan, merkataritza/negozio elektronikoan, telelanean, erabilpen publikoko zerbitzuen kudeaketan, egoera bereziak dituzten kolektiboei zuzendutako aplikazioetan, eta etxe ingurunean eta mugikortasunaren arloan. Hori guztia abiadura handiko telekomunikazio sareetan oinarrituta. Hiritarrek eta enpresek gizarte eta ekonomi esparru guztietan teknologia berriek ematen dituzten onurak balia ditzatela lortu nahi da, eta egoera errealean informazioaren gizarteak eskaintzen dituen onurak egiaztatzea. Halaber, oso garrantzitsua da, proiektuaren barnean, proiektuko jarduerak udalerriko herritarrei, enpresei, elkarteei, eskolei… proiektua hurbiltzea, horren inguruko sentsibilizazioa lantzea, zabaltzea eta suspertzea. Hiritarrekiko konpromiso horrez gain, Antsoaingo Udalak Nafarroako gainerako toki erakundeekin ere konpromisoa du, arestian aipatutako jarduera horiek gainerako erakundeetan antzeko ekimenak bultzatzeko, bidea emateko eta orientatzeko izan dezaketen eraginagatik.

Laburbilduz, neurri honekin, Informazioaren Gizartea orokortzeko proiektu kopuru mugatu bat sustatu nahi da, telekomunikazio zerbitzu aitzinatuak erabiltzeak dituen onurak albait gehien hedatzea ahalbidetuko duten proiektuak.

Gure udalerrian honako jarduerak lantzen ari dira:

  • Hiritarren Arretarako Udal Zerbitzua abian paratu.
  • Hiritarren Akreditazio Txartelaren prestazioak hobetu: CERES egiaztagiri digitala sartu, kioskoetan identifikazio gisa erabiltzeko aukera, extranet, eta abar.
  • Teletramitazioa:
  • Udalaren web orriaren bitartez, ibilgailuak autolikidatzeko aplikazioa ezartzea.
  • Ziurtagiri digitalaren bitartez Errolda eta Katastro txartela bideratzea kioskoetan eta web orrian.
  • Udal ordainagiriak 012 telefono zerbitzuaren bitartez kobratzea.
  • Ikuskizunetarako txartelak 012 telefono zerbitzuaren bitartez saltzea.
  • Udalean plataforma telematikoa hobetzea: zerbitzari aldaketa, telefono gune digitala…
  • Prozedurazko hobekuntzak: profilen definizioa Intraneten, idazkaritzaren kudeaketa, jakinarazpenen, Arranguren eta Iradokizunen kudeaketa, Datuak Babesteko Lege Organikoa ezartzea, eta abar.