CASTELLANO | 2012ko otsailaren 4a
aquí esta la fecha
Antsoaingo Udaleko udalbatzaren izenean, gure udalaren web ofiziala bisitatzen duten pertsona guztiek agurtu nahi ditut, eta espero dut bertan beraiei interesatzen zaien informazioa aurkituko dutela.
Antsoain, herri txiki bat da, eta bere bihotza eta espiritua irekitzen dizkie ezagutu nahi dutenei eta hori herri guztiarekin partekatzen dugun nahia da, duenarekin beti eskuzabala izaten dakien herri bat da.
Nahiz eta herri txiki bat izan, gure eguneroko lanarekin handienen artean egoten saiatzen gara, esperientziak eta mundu hobeago baten aldeko nahiak banatzeko eta partekatzeko.
Bide honetan, 2004. urtean, Antsoaingo Udalak Nafarroako Gobernuarekin lankidetza akordio bati hasiera eman zion, gure udalean Hiri Digitalaren Proiektua ezartzeko. Proiektu horrek hainbat baliabide martxan jartzeko aukera eman du, komunikazio eta informazio-kanalak indartzeko, hiritarren parte hartzea errazteko, administrazio kudeaketa arintzeko eta hiritarrek udalarekin dituzten harreman eraginkorrak eskaintzeko. Horrela, une honetan arrazoi batengatik edo bestearengatik gure udalarekin harremanetan jartzen diren pertsona guztiek, informazioa eskatu dezakete, hainbat izapide egin, iradokizunak proposatu edo kexak azaldu udalera joan gabe, web orria edo 012 infolocal telefonoaren bidez.
Web honen bidez espero dugu, bertara sartzen diren pertsonen informazio, kudeaketa, parte hartzeko beharrak asetzea. Lanean jarraituko dugu datozen erronka berriei erantzuteko.
Ordezkatzen dudan udalbatzaren eta udalaren izenean, ongi etorriak izan zaitezte bai udalera bai Antsoainera.
Antonio Gila Gila, Alkatea.