Berdintasuna

Kontaktua

Teknikaria

  • Tel.: 948384048
  • Helbidea: Mendikale Kalea 6-8, bajo c.p. 31013 Ansoáin (NAVARRA)
  • Email: igualdad@ansoain.es 
  • Jendearen arreta ordutegia : Astelehenetik ostiralera,  08:30-14:30 h.
  • Aholkularitza psikologikoa (Feli Muñoz)  Kontaktua eta hitzordua: igualdad@ansoain.es
 Andrea Guiñón Elizari

 

Udalaren berdintasun politika publikoak diseinatzea, kudeatzea eta ebaluatzea da Antsoaingo Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren egitekoa. Horrekin batera, sentsibilizazio lana egiten du eta informazioa zein aholkularitza ematen dizkie Udalari eta bertako langileei, eta baita udalerriko herritarrei, elkarteei eta kolektiboei ere.

Cartel 25 NJARDUTEKO PRINTZIPIOA

Tokiko eremuan aukera-berdintasunerako eskubidea aplikatzean datza. Esku hartzeko esparru bat sortu nahi da, emakumeek eta gizonek aukera izan dezaten eta askatasunez parte har dezaten gizartearen eremu guztietan, bai maila ekonomikoan, politikoan, kulturalean, sozialean eta kirol arloan ere; ikusgarritasun-, autonomia- eta erantzukizun-baldintza berberetan.

Horretarako, emakumeek eta gizonek gure herrian berdintasunaren arloan duten benetako egoeraren azterketa dugu, Antsoaingo Genero Egituraren Azterketa (2008ko otsaila). Diagnostiko horrek aukera ematen digu herri honetako emakumeen beharrak kontuan hartzeko, eta, horrela, esku hartzeko eta lan egiteko orduan, antsoaindarren eguneroko bizitzan benetako berdintasun eraginkorra lortzeko.

HELBURU ESTRATEGIKOAK

• Udal politikaren arlo guztietan Generoaren Planteamendu Integratua txertatzea.

• Antsoaingo emakumeen eta gizonen arteko benetako aukera-berdintasun eraginkorrean aurrera egitea.

BERDINTASUNERAKO ZERBITZUAREN JARDUNBIDEAK

Udalean jarduera plana:

• Berdintasunerako Planen eta Ekintza Positiboen diseinua, garapena eta ebaluazioa, inplikatutako erakundeekin eta gizarte eragileekin, Udaleko beste arloekin koordinatuta.

• Antsoaingo Udaleko langileekin sentsibilizazioa landu eta aholkularitza eman.

• Programak eta tresnak diseinatu, udal arlo guztien jarduera-planetan genero ikuspegia ezartzeko.

• Urte osoko programazioak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatu, herrian Aukera-Berdintasun Plana abiarazteko.

• Gainerako udal arloekin eta zerbitzuekin koordinazioa eta lankidetza.

• Gainerako udal arloei dirulaguntzen eta laguntzen berri eman, generoaren ikuspuntua kontutan hartuko duten programak gauzatzeko.

• Informazioa eta aholkularitza 2007ko Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun Eraginkorraren Lege Organikoa betetzeko.

• Neurrien inplantazioa, administrazioan, udal proiektuetan, dokumentuetan eta argitalpenetan irudi eta hizkera sexistak ez erabiltzeko.

• Udalaren estatistika informazioan genero ikuspegia txertatzea.

• Beste toki administrazioekin koordinazioa eta lankidetza, Nafarroako Gobernuarekin, bereziki “INAI” Berdintasunerako Nafarroako Institutuarekin, beste autonomietako, estatuko, Europako eta nazioarteko administrazioekin.

Herritarrei bideratutako jarduera plana:

• Herri mailan sentsibilizazio kanpainak antolatu jarrera ez sexistak sustatzeko.

• Hitzaldiak, jardunaldiak eta mintegiak planifikatu gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunari buruz.

• Egun berezietan aitortzak edota omenaldiak egin, adibidez, martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko egunean; azaroaren 25ean, genero indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean; herriko festetan…

• Emakumeen elkarteak eta beste elkarte mistoak eta/edo gizonenak, berdintasunean aurrera egiteko lan egiten dutenak dinamizatu eta bultzatu.

Banakako jarduera plana:

• Berdintasun arloan aholkularitza pertsonalizatua eta informazioa eman emakumeei, enpresei, elkarteei, kolektiboei eta orokorrean Antsoaingo herritarrei.

LAN ARLOAK

• Berdintasunerako politika publikoak

• Genero indarkeria

• Familia bizitzaren, lanekoaren eta pertsonalaren bateragarritasuna

• Aukera berdintasuna, sarreran, iraunkortasunean eta enpleguan emakumeen sustapena

• Hezkidetza

• Emakumeak boteretzea

• Maskulinitateak

• Elkartegintza

• Osasuna eta generoa

• Immigrazioa eta gutxiengo etnikoak

Zerbitzuaren ordutegia: 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Jendearentzako zuzeneko arreta: aldez aurreko hitzorduarekin. Zerbitzuan bertan eska daiteke.

Udal Teknikaria: Sara San Julián Caso.

TOKIKO II. PROTOKOLOA, ANTSOAINEN EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURREAN JARDUNA KOORDINATZEKO EKAINA 2020

Festa guneetako eraso sexisten prebentzio eta arreta tokiko protokoloa 2018 (130 kb)

Berdinatsuna Jasangarritasuna (1,4 Mb)

Emakumeen eta Gizonen Arteko Aukera-Berdintasunaren Aldeko Antsoaingo I Plana 2010(182 kb)

 Protokoloa Antsoainen 2011ko Azaroa (780 kb)

Genero indarkeriaren aurka udal bandoa (tamaina 19 kb)

Antsoaingo gizonen eta emakumeen egoera sozialari (2008). Diagnostikoaren laburpena (tamina 51 kb)

Legea Emakumeen eta Gizonen Berditasunerakoa (tamaina 1044 kb)

Berdintasunerako Hiztegia (tamaina 42 kb)

Esteka interesgarriak (tamaina 25 kb)

BATERAGARRITASUNAREN ALDEKO UDAL ITUNA. ANTSOAN (2012-2015) (609 KB)

ANTSOAINGO TOKIKO EKINTZA PLANA 2012-2014 (393 KB)

Antsoaingo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako udal ordenantza

Helbidea: Mendikale 6-8, . P.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 38 40 48

E-Posta: igualdad@ansoain.es

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba