ANTSOAINGO AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN EMAITZAK

ekaina 28, 2018

Ansoaingo 2018ko aurrekontu parte-hartzaileetarako izan ziren 17 proposamenetatik 10 iritsi dira bozketa-fasera. Bozketaren epea ekainaren 18tik 24ra izan zen.

Boto-emaile bakoitzak, gehienez ere, hiru proposamen aukera zitzakeen, lehenengoari, 3 puntu ematen zitzaion, 2 puntu bigarrenari eta puntu bat hirugarrenari.

Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako 222 pertsonek bozkatu dute, 135 emakume eta 87 gizon. Eta hurrengo emaitzak jaso ditugu:

  • Lehen aukera HAUR PARKE BATEN ESTALDURA, pisua guztira 258 puntu.
  • Bigarren aukera: JOLAS PARKE ASKE ETA NATURALA, pisua guztira puntu.
  • Hirugarren aukera: UDALETXEKO PLAZAKO BANKUETAN PERGOLA BATEN JARTZEA, pisua guztira 189 puntu.

Gainerako proposamenek hurrengo puntuazioak lortu dituzte:

  • ASKALTOKIA BARBAKOEKIN, pisua guztira 184 puntu.
  • HIRI-BARATZE EKOLOGIKOAK, , pisua guztira 139 puntu.
  • IBILGAILUENTZAKO SARBIDE ZUZENA FRONTOIRA, pisua guztira 103 puntu.
  • EZKABA MENDI PARKEA, pisua guztira 80 puntu.
  • GIMNASIA ERRITMIKOA TALDEAKOEN MOKETAK GORDETZEKO KAXOIA, pisua guztira 52 puntu.
  • PING-PONG MAHAIAK, pisua guztira 45 puntu

Aurrekontu parte-hartzaileen BOZKETAREN EMAITZAK 

Aurrekontua 20.000 eurokoa dela kontuan hartuz, guztira puntu gehien jasotako proposamena burutuko da, hau da: HAUR PARKE BATEN ESTALDURA. 2019an egingo da.

 


<< atzera