BOZKETA

Epea: ekainaren 18tik 24ra.

  • Udalaren web-gunean.
  • Herritarrentzako arreta bulegoan (Udaletxeko plaza, 1), astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara.
  • 012 telefonoaren bitartez, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 19:00etara.
  • Bozka eman dezakete Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorakoek (2018an betetzen dituztenak barne).

Boto-emaile bakoitzak, gehienez ere, hiru proposamen aukera ditzake, lehenengo, bigarren eta hirugarren aukera bezala ordenatuz. Zenbaketa egiterakoan, lehenengo aukerari 3 puntu emanen zaizkio, 2 puntu bigarrenari eta puntu bat hirugarrenari. Ondoren, puntuazioak batu eta lortutako puntuazio altuenaren arabera ordenatuko dira.

PROPOSAMENAK

  1. HAUR PARKE BATEN ESTALKIA: Babestutako toki eta zerbitzu publikoen gabezia dela eta, guraso talde batek proposatzen dugu haur parke bat estaltzea geure seme-alabak eramateko, hotza edota euria ari duen egunetan. Modu berean itzala emateko ere balio dezake.
  2. ASKALTOKIA BARBAKOEKIN : Barbakoekin, mahai eta bankuekin, iturria eta hondakinak biltzeko zaborrontziekin hornitutako askaltokia egiteko proposamena, Antsoaingo herrira doan errepediaren aparkalekuaren ondoan edo ingurabidearen ondoko pasealekuan.
  3. GAZTEENTZAKO HIRI-GIMNASIOA: Gimnasia egiteko tresnak herrian barrena jartzeko proposamena, gazteek kalean kirola egin dezaten.
  4. PING-PONG MAHAIAK: Ping-pong mahaiak herrian barrena jartzeko proposamena, kalean ere ping-pong partidak egin ahal izateko.
  5. UDALETXEKO PLAZAKO BANKUETAN PERGOLA BATEN JARTZEA: Udaletxeko plazako eserlekuak ez dago erabiltzerik euria ari duenean edota eguzkiak gogoz jotzen duenean. Proposamena da pergola edo estaldura bat jartzea iturria ondoko eserlekuetan, itzala egin eta erabilgarri izan daitezen.
  6. JOLAS PARKE ASKE ETA NATURALA: Jolas parke naturalek, diseinuan eta eraikuntzan, altuera ezberdinak agertzen dituzte lurrazalean eta landareekin edota zuhaitz enborrak erabiliz egindako estrukturak eta ondarra, azalak edota belarra bezalako materialak erabiltzen dituzte. Motrizitatea, irudimena eta abenturazaletasuna bultzatzen dute. Baita naturarekin kontaktua, jolas-kooperatiboa eta ez konpetitiboa, talde lana eta erlaxazioa ere. Modu berean onuragarriak dira osasunerako eta haur-obesitatea prebenitzeko. IZAN taldekoek (Errespetuzko hazieraren aldeko Antsoaingo elkartea) jolas parke hau proposatzen dugu. HAURREK MEREZI DUTEN KALITATEZKO GUNEA!
  7. HIRI-BARATZE EKOLOGIKOAK: Antsoaingo herritarrentzat hiri-baratze ekologikoak sortzeko proposamena egiten da, ingurumen, gizarte eta genero irizpideetan oinarrituta. Lurraren erabilpena bultzatu nahi da, eskatu nahi duten familien beharrak asetzeko eta ingumena errespetatuz ongizate eremu bat sortzeko. Baratzen ematea zozketa bidez eginen litzateke, aipatu irizpideak kontutan hartuz. Modu berean Udalak erabilerarako araudia zehaztu behar luke.
  8. GIMNASIA ERRITMIKOA TALDEAKOEN MOKETAK GORDETZEKO KAXOIA : Frontoiaren eserlekuaren lehendabiziko ilara azpian kaxoi bat egiteko proposamena, gimnasia erritmikoan erabiltzen diren moketak gordetzeko. Materiala behar bezala gordetzeko eta frontoia erabiltzen duten gainontzeko pertsonenei trabarik ez egiteko. Antsoaingo Gimnasia Erritmikoa taldearen proposamena.
  9. EZKABA MENDI PARKEA: Haurrentzako jolas-parke berri baten eraikitzea. Horetarako Harrobi Gaztediaren Etxearen ingurunea, Ezkaba plaza hain zuzen ere, egokia izan daiteke. Zonaldea bizi-berrituko luke eta bertan dagoen rokodromoaren erabilpena bultzatu.
  10. IBILGAILUENTZAKO SARBIDE ZUZENA FRONTOIRA: Egun, frontoian kotxea sartzeko edo gerturatzeko ez dago sarbiderik. Horregatik, eta ikusita geroz eta gehiago erabiltzen dela frontoia ekintza ezberdinak egiteko, eskolako patioko sarbidean aldapa jartzeko proposamena luzatzen dugu Antsoaingo Herri Kirol taldetik. Modu honetan ere aulki grurpildunek zuzeneko sarbidea izan dezakete.