Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. 2018. urtea

martxoa 15, 2018

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko apirilaren 20an bukatuko dela honako zerga honi dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga, 2018ko urtekoa.

Ordainketa Caixa Bank, Rural Kutxa eta Laboral Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web-orrian (www.ansoain.es) eta 012 telefonoan ere. Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Apirilaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.

Antsoainen, 2018ko martxoaren 7an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro

Internet bidez ordainketa

Helbideratutako ordainagiriak: horiek zordunduko dira ordainagiri bakoitzean adierazten den kontu zenbakian martxoaren 21ean.


<< atzera