EUSKARALDIA.

January 23, 2018

Kartela Antsoain MARTXOAK 15

Zer da?

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 11 egunez, euskaraz hitz egiteko eta entzuteko ekimen bat. Ekimen hau herritarrek zuzendu eta garatu behar dute, baina instituzioen eta entitate publikoen babesa izanen dute. Oro har, esan daiteke euskara dakitenen eta ulertzen dutenen arteko erabilera ohiturak hobetu nahi dituela.

 

Nola eginen dugu?

Ondoko bi roletako bat har dezagun 11 egunez. Ulertzen duenari euskaraz eginen dio euskaldunak, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz eginen die. Ulertzen dutenen kasuan, euskaraz egitea eskatuko dute, ulertzen dute eta. Agian, erdaraz erantzunen dute, baina euskaraz egitea nahi dute.

 

Zer lortu nahi dugu?

  • Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa da, baina bidea taldean eta batera eginez gero, erosoagoa gertatzen da eta lagundu egiten du.
  • Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.
  • Etab.

Non eginen dugu?

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatuko gara, baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere. Nahi duzun lekuan izena eman, eta ondoren, zure ingurukoekin parte hartu proposatzen dizugun ariketa honetan.

 

Nork har dezake parte?

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakegu izena. Irizpideak betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

Ahobizi izateko, euskaraz hitz eginen dut uletzen dutenekin, erantzuna gaztelaniaz jasotzen badut ere; eta ezagutzen ez ditudan pertsonei hitz egiterakoan, lehen hitza euskaraz esanen dut beti.

Belarriprest: “euskaraz egidazu, ulertzen dut eta. Nik euskaraz edo gaztelaniaz erantzun, zuk niri euskaraz egitea nahi dut”.

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa eginen dugu!

Nork antolatzen du?

Udalerri bakoitzeko herritarrek antolatu beharko dute, eta, toki entitateen kasuan, ekimena dinamizatzeko diru-ekarpena eginen lukete (kanpoko dinamizatzaile bat), bai eta egoki irizten diren jardueretarako ere.

Compartir en las redes sociales

<< atzera