Gaurkotasuna



APIRILAREN 26TIK AURRERA HAURRAK MODU KONTROLATUAN ATERATZEKO OSASUN MINISTERIOAK EZARRITAKO SEI BALDINTZA

1.- ADIN TARTEA

  • Neurri berriak 0 eta 14 urte bitarteko haurrei eragiten die
  • 14 eta 17 urte bitartekoak, helduak bezala, erosketak egitera, zaborra botatzera, txakurra paseatzera edo farmaziara joan daitezke.

2.- ORDUTEGIA

  • Irteerak 9:00etatik 21:00etara izango dira.
  • Egunean behin atera daitezke soilik
  • Gehienez ordu bateko irteera.

3.- DISTANTZIA ETXETIK

  • Irteerak, gehienez ere, etxetik kilometro bateko erradioan egingo dira.
  • Etxetik kilometro bateko distantzia kontsultatzeko https://1km.geomatico.es /

* Ezin izango dira Ezkaba mendira joateko pasabideak erabili, zirkulazioan segurtasun-tarteak mantentzea ezinezkoa delako. Zigilatuta egongo dira.

4.- KIDE KOPURUA

  • Gehienez ere, etxe berdinean bizi diren 3 haur atera daitezke elkarrekin.
  • Beti heldu baten eta etxe berean bizi den heldu arduradun batez lagunduak egon beharko dira.
  • Beste haur batzuekin jolasteko ezintasuna azaldu behar zaie.

5.- KALEAN, ZER EGIN DAITEKE?

  • Paseatu, korrika egin, bizikleta, patinete edo patinekin ibili.
  • Bere jostailuekin jolastea
  • Haur-parkeak zigilatuta egongo dira eta ezin izango dira erabili.

6.- PREBENTZIOZ JOKATU

  • Pertsonen arteko bi metroko segurtasun-tartea mantendu beharko da.
  • Eskuak ondo garbitu behar dira maiz
  • Ongi erabilitako maskara neurri osagarria izan daiteke

Eta gogoratu sukarrarekin edo arnas sintomekin ez irtetea. Baldin badituzu, deitu zure osasun-zentrora.

Gu zainduz, besteak zaintzen ditugu

Kartela