Gaurkotasuna



Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta Gobernuaren azaroaren 27ko 50/1997 Legearen 26. artikuluarekin lotuta, arauak egiteko prozeduran herritarren parte-hartzea hobetzeko helburuarekin, Antsoaingo bizilagunei jakinarazten zaie udalak trafiko-ordenantzaren aldaketa bat prestatzen ari dela udalerri osoan aparkatzeko bertan sartzeko.

Araudi berriak hartuko dituen alderdiak:

– Aparkaldiaren erregulazioaren izaera eta xedea.
– Aparkaldi murriztuko eta mugatuko modalitateak.
– Aparkatzeko modalitateen erabilera-baldintzak.
– Mugaketatik kanpo geratzen diren kasuak.
– Aparkatzeko txartelak. Modalitateak eta betekizunak.
– Txartelen kudeaketa.
– Zehapen-araubidea.

Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek 2021/10/10era arte helarazi ahal izango dituzte iragarki honetan planteatutako alderdiei buruzko iritziak, posta elektroniko honen bidez: participacion@ansoain.es