Gaurkotasuna



DIRULAGUNTZA_UDAKO KANPALDIA. Irailaren 30era arte.

Irailaren 30era arte izanen da haurren euskarazko udalekuetako matrikula diruz laguntzeko eskaera egiteko epea.

Udaleku horiek 5 egunekoak izan behar dute gutxienez, eta udalekuaren esku-orria, bertaratze agiria eta matrikularen bankuko ordainagiria (banketxeak emandako) aurkeztu behar dira, argi adierazita matrikularen %100 ordaindua dagoela, ordaintzailea nor den, zein enpresari egiten zaion ordainketa eta  kontzeptua. Eskaera orria ere osorik beteta aurkeztu behar da.

Hemen eskaera orria eta oinarriak.

ℹ️ Tlf. 948 38 22 41 http://www.ansoain.es/eu/ayuntamiento/servicios/euskera/

📆 Epea Irailak 30

2021 oinarriak udalekuak laguntza ekonomikoak

ESKAERA ORRIA INSTANCIA 2021