Carrusel inicio



Antsoaingo Udalak hainbat aukera aurreikusten ditu Iruñeko Udalak udalerriaren mugakide diren auzoetan martxan jarriko duen TAO erregulazioak bere udalerrian izan dezakeen eraginaren aurrean.

Prentsa-ohar honen bidez,  Udalak jakinarazi du irailaren 1etik aurrera kalean bertan monitorizatuko duela neurri horrek Antsoaingo kaleetan izan dezakeen eragina, jasotako datuetan oinarrituta ebaluatzeko zer neurri hartu behar diren afekzio horri ahalik eta erantzun egokiena emateko.

Balizko alternatibak Hirigintza Batzordearen esparru politikoan lantzen ari dira, eta, beharrezkoak badira, abian jarri aurretik, eragindako kolektiboekin zein herritarrekin, oro har, aztertu eta partekatu nahi dira, partaidetza-prozesu baten bidez.

Herriko Udalak gogorarazi du Antsoainen azken hilabeteetan urrats garrantzitsuak egiten ari direla mugikortasunari dagokionez, 20/30 Agendaren eta garapen jasangarriko helburuen esparruan, talde politiko guztiek aho batez onartutako III. Tokiko Ekintza Planak jasotzen dituenak.

Norabide horretan, Antsoaingo Hiri Mugikortasun Iraunkorreko lehen Plana onartu berri da. Plan horren bidez, pertsonak mugikortasun-politiken eta espazio publikoaren antolaketaren erdigunean egongo diren udalerri baterantz aurrera egiteko gida izan nahi da.

Hori dela eta, Udalak azpimarratu du TAO Txantrean eta Rotxapean ezartzeak Antsoainen izan dezakeen eraginaren aurrean hartu beharreko alternatibak edo hartu beharreko neurriak Antsoaindarren herritarren premiei ahalik eta erantzun egokiena ematea izango dela uneoro, aipatutako planean jasotako mugikortasun jasangarriko helburuen barruan.

Azkenik, Antsoaingo Udalak lasaitasun mezua bidali nahi die herritarrei, Iruñeak proposatutako erregulazioaren eta horrek sortzen duen kezka logikoaren aurrean. Udalak konpromisoa hartzen du beharrezko alternatibak ahalik eta lasterren martxan jartzeko, eta alternatiba horiek irailaren 1etik aurrera jasotako datuetan, parte-hartzean eta akordio politikoan oinarrituko dira.

Antsoainen, 2021eko abuztuaren 31n

NOTA PRENSA OTA 31-8-21