Eskola 1979an zabaldu zen. Gaur egun Antsoaingo 83 haur daude, hezkuntza ereduaren arabera honela banatuta:
- Txikien taldea, bi hezitzaile gaztelaniaz.
- Ibiltarien taldea, hezitzaile bat gaztelaniaz eta hezitzaile bat euskaraz.
- Ertainen taldea, hezitzaile bat gaztelaniaz eta hezitzaile bat euskaraz.
- Handien taldea, hezitzaile bat gaztelaniaz eta hezitzaile bat euskaraz.
Gaur egun haur eskola honela osatuta dago: arduraduna, bederatzi hezitzaile, sukaldaria, sukaldari eta garbiketa laguntzailea, eta garbitzailea.
Ikastaroa abuztuaren 19an hasten da, eta ekainaren 30ean bukatzen da.
Finantziazioa hiru modulutan banatuta dago: erabiltzaileek ordaintzen dituzten kuotak, Nafarroako Gobernuak egiten duen ekarpena, eta Udalak egiten duen ekarpena, aurrekontua betetzerainokoa.
Eskaerak, oro har, martxoan eta apirilean egiten dira. Epea zabalik denean, datei eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko argibideak
012 (948012012) telefono zenbakian ematen dira.
Helbidea: Mendikale kalea 16, etxabea p.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)
Telefonoa: 948 14 65 24
E-Posta: einfantil@ansoain.es