Fiestas de Ansoáin 2016: convivencia desde el respeto

Noticias eus

Espazio iraunkorragoa, gure bi hizkuntzentzako lekuarekin eta jokaera nahiz eraso sexisten kontrako konpromiso irmoa.

Bideoa

Antsoaingo Udalak festetako kanpaina aurkeztuko du. Programa gizarte eragileen eta Udaleko zerbitzu guztien artean eratu da, egun hauek herritar guztiek harmonian goza ditzaten.

Hainbat jarrera bideratzeko jarduerak garatu dira kanpainaren barruan:

  • Herritarren erantzuna aktibatu, tratu onak sustzeko eta jokaera eta eraso sexistak errefusatzeko.
  • Euskararen presentzia eta erabilera handitu.
  • Kontsumo arduratsua sustatu.
  • Ingurumena zaindu.  Herritarren erantzuna aktibatu tratu onak sustatzeko, eta jokaera eta eraso sexistak errefusatzeko.
  • Herritarrentzako sentsibilizazio kanpainaren barne, esku gorriak eta kartelak banatuko dira kaleetan, saltokietan eta eta tabernetan, Nafarroako Berdintasunaren Institutuaren diru-laguntzarekin, Berdintasuna Festetan kanpainari atxiki baitzaio Antsoaingo Udala.
  • Emakumeen kontrako festetako edozein indarkeria motari arreta emateko eta aurrea hartzeko, Udalak aktibatuta dauka bere ekintza protokoloa. Jazarpen egoeretarako eta eraso sexualetarako, emakume horiek edota edozein herritarrek deitzen ahal diete udaltzainei (609419444), edo 012 zenbakira jo dezakete. Udaltzainek ikastaro berezietan parte hartu dute, indarkeria sexista kasuetan egoera kudeatzeko. Gainera, edozein festa-gune edo ekitalditan antzematen diren jarrera matxistak salatu ahal izanen dira igualdad@ansoain.es helbidean (irudiak, jarrera, hizkera, publizitatea eta abar).
  • Antsoaingo Udalak argi eta irmo adieraziko du festetan jokaera eta eraso sexistak gaitzesten dituela. Horretarako, berdintasunaren inguruko ekintza eta sentsibilizazio kanpaina bat erabiliko du; eta hainbat laguntzaile ditu horretarako: Harrobi, Erraldoien Konpartsa, Antsoaingo Asociación de Mujeres Dinámica elkartea, Ezkaba Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea, elkarteak, txosnak eta Arrikurock.

010

Festetako egitarauak dituen ekitaldi guztien artean, aurten nabarmentzekoa da Festak Berdintasunean bizitzearen aldeko emakume topaketa. Igandean izanen da, eta Antsoaingo taldeetako emakumeen parte-hartzearekin antolatu da.

Euskararen presentzia eta erabilera handitu

Iaz hasitako bideari jarraipena emanez, aurten ere hainbat ekintza prestatu ditu Udalak Arrikurocken eta festetan euskararen presentzia eta erabilera bultzatzeko. Jendetza erakartzen duten ospakizunak direnez, Udalak eta eragileek garrantzia eta bereziki giza baliabideak eman dizkiote euskararen tokia handitzeari. Eragileekin batera, karteldegia fintzen jarraitu dugu eta euskara erabiltzeko kanpaina prestatu dugu, kartel eta identifikazio txapekin.

Aurten, beste urrats bat aurrera eman nahi izan dute ordea Arrikurock egiten duten pertsonek eta Udalak: egunean bertan, pertsona horiek eta Udal Euskara Zerbitzua batera ariko dira, jendeari Arrikurockeko zerbitzu orduetan euskaraz ere eskatzeko aukerak eskainiz eta zabalduz. Proposamen sinple batzuk erabiliko dira, eraginkorrak izaten direnak bertaratzen diren lagunek argi izateko eskatzeko garaian euskara ere erabiltzen ahal dutela; eta, aldi berean, euskararen erabilera zabaltzeko.

Kontsumo arduratsua

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Harrobiko gazte hezitzaileen taldeak abian jarri dituzte drogen prebentziorako ekimen zehatzak. Urte honetako kartelaren lema honakoa da: “Zein da festetako protagonista? Zuk erabaki.”

Antsoaingo etxabeetan, elkarteetan eta txosnetan banatu dira kartelak, eta Arrikurock jaialdian kondoiak; babesik gabeko harreman sexualak izatea drogen kontsumoarekin lotura izan dezakeen arriskuzko jokaera da.

Txosnetan, Hegoak Elkartearen Druidagunea izanen dugu irailaren 16an, ostiralean, txosnetan 23:00-03:00ak arte. Zerbitzu honek informazio eta heziketarako stand bat dauka, eta, bertan, arreta pertsonalizatuaz gain, sustantziak aztertzeko aukera eskaintzen da, kontsumitzen dena segurtasun gehiagorekin hartzeko.

Bestalde, ostalarientzako ikastaroak eman dira, istiluen prebentziorako eta kontsumo desegokiak kudeatzen jakiteko.

Ingurumena zaindu

Festetako kanpainak ingurumenaren zaintzari ere begiratzen dio, eta hondakinak sailkatzeko eta murrizteko neurriak dakartza, edalontzi birziklagarrien erabilera eta abar. Kontsumo arduratsua sustatuko da, gertuko eta bidezko merkataritza, produktu ekologikoak, baxera berrerabilgarriak eta abar.

Paper birziklatua eta erabilpen askotarako euskarriak edukiko dituzte hedapenerako materialek, festetako programek barne.

Azkenik

Aurreko urteen antzera, txosnek festetako kanpainan parte hartuko dute eta Arrikurocken –irailaren 10ean izanen da, 18:00etatik aurrera Rafael Alberti plazan, festaurreko astean. Beraien parte-hartzearen bidez bultzatzen dituzte tratu onak, kontsumo arduratsua, langile euskaldunak identifikatzen dituzte euskaraz egin nahi dutenentzat, eta eraso sexistarik gertatuz gero, telefono bat eskaintzen dute. Txoznagunea: 699 687 687.

Aurtengo berrikuntza nabarmengarrien artean, festen iragarpen txupinazoa botako duen pertsona edo taldea aukeratzeko herri-bozketa dago; eta, bestalde, Lapurbide kaletik trafikoa ateratzea, denok eroso gozatzeko egun hauek.

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba