Gaurkotasuna



Antsoaingo Liburutegian 2019ko ekainaren 3tik irailaren 30era

Begiradak erakusketa, hau da, irakurketaren aldeko hezkuntza-ekintza artistikoa, “El Cuervo Blanco”-ko artista gazteen taldeak egina da. Erakusketak liburu ezberdinen interpretazio diren 40 grabatu biltzen ditu eta, horrez gain, liburutegiaren espazioaren eraldaketa bat egin da.

Gainera, bisitarien parte-hartzea bultzatu nahi du eta udako hilabeteetan irakurzaletasuna sustatu. Horretarako, jolas bat sortu da. Sabaitik 40 paper-poltsa zintzilik agertzen dira; horietako bakoitzean, liburu bati buruzko irudi bat eta esaldi bat daude.

Jolas honetan parte hartu nahi baduzu, orri bat eskatu beharko duzu liburutegiko harreran, eta bost liburu asmatzen saiatu beharko zara liburu sorta baten artean, eta idatzi poltsa bakoitzean dauden zenbakiei zure ustez dagozkien izenburuak.

Gutxienez 3 liburu asmatzen dituzten haurrek hainbat sariren zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Animatuko al zara?

Erakusketa Antsoaingo Udala eta Iruñeko Arte Eskolaren laguntzaz egin da.