Gaurkotasuna



AURREINSKRIPZIO FITXA (326 kb)  

EGUTEGIA ( 300 kb)

BETEBEHARRAK

Igerilekuetako abonatua izatea edo Antsoainen erroldatua egotea. 2005 eta 2016.urteen artean jaiotakoa izatea (biak barne).

  • ABONATUEN KUOTA:   172,20 €
  • ABONATUAK EZ DIRENAK:    245,20 €

IZEN-EMATEA

Idaki-aren kontrolean, abuztuaren 26tik irailaren 11ra. Astelehenetik ostiralera, 08:30-17:00.

 ORDUTEGI DESBERDINETARAKO PERTSONA BERAREN IZEN-EMATERIK EZ DA ONARTUKO.

 HAUTAKETA (plaza kopurua baino izen-emate gehiago jasoko balira). Zozketaren bidez, hala badagokio (zozketa, informatikako aplikazio batekin).

ZERRENDAK JENDAURREAN

  • Eguna: irailak  19
  • Lekua: www.ansoain.es, eta Kirol Zerbitzua, iragarki-taula (Idaki)

INSKRIPZIOA

Idaki-aren kontrolean, irailaren 19tik urriaren 2ra. Astelehenetik Ostiralera  8:30tik a 17:00etara.

Jardueraren kuotaren ordainketa, eskudirutan edo banketxeko txartela, eginez

Hona hemen ikastaroaren kuota ordaintzeko modua:

  1. Ordainketa bakarrean, izena ematen den unean.
  2. Bi epetan
  • Lehen epea: % 60, jardueran IZENA EMATEAN.
  • Bigarren epea: % 40, abenduaren 4tik 20ra.

ZENBAIT OHAR

  1. Taldeak osatzeko gutxieneko inskripzio kopurua ez bada lortzen, jarduera bertan behera geldituko da. Ordaindutakoaren zenbatekoa itzuliko da.
  2. Ikasturteak 30 minutuko 50 sesio izango ditu, urria eta apirila artean.
  3. Taldeen eskaintzak eta ordutegiak aldaketak izan ditzake, izen-ematearen arabera. Horrek izen-ematean eginiko aukeraketan eragin dezake, eta, aldaketarik balego, behin-behineko zerrendetan jakinaraziko da.
  4. Izen-ematea egiterakoan, zure datu pertsonalak Udaleko web orrian eta ohol iragarkietan azaltzeko baimena ematen ari zara, haren ondorioen berri izan dezazun.
  5. Behin betiko izen-ematea egin ondoren, ez da ordaindutako dirua itzuliko.
  6. Datuen babesari buruzko araudia bete nahian, honen berri ematen dugu:

DATUEN BABESA: Antsoaingo Udala da datu pertsonal hauen tratamenduaren arduraduna. Datu horien erabilerak helburu du Antsoaingo Udaleko kirol zerbitzua kudeatzea botere publikoa baliatuz.

Datuak lagatzen ahal dira indarrean dagoen legeriari jarraikiz. Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu Udalaren egoitzan. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza aurki dezakezu gure webgunean: http://www.ansoain.es/eu/10-2/aviso-legal/

Legezko abisuaren atala. Pribatutasun politika.