Gaurkotasuna



Bertso eskola berria: matrikula 20 arte

Antsoaingo Udalak eta Bertsozale Elkarteak bertso eskola jarriko dute abian ikasturte honetan, DBH 1 eta 4 bitarteko neska-mutilentzat.

Urria eta ekaina bitarteko astelehenetan elkartuko dira Txoko Gorrin, 17:00-18:00tara. Irailaren 20 arte eman daiteke izena, Bertsozale Elkartera idatzita edo hots eginda; nafarroa@bertsozale.eus, 948 143747.

Izen-abizenak, ikasmaila, telefono zk eta mail-a eta kontu zenbakia eman behar dira. 60 € da ikasturteko matrikula eta 3 epetan kobratuko da.