Gaurkotasuna



Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2019ko ekainaren 5ean bukatzen dela epea honako hau borondatez ordaintzeko: Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko Zergaren 2019. urteko likidazioaren lehenengo zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: Caixabank, Laboral Kutxa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Antsoaingo Udalaren webgunean (www.ansoain.es); bai eta Udaleko Diruzaintzan ere (Udaletxeko Plaza,1) eta 012 telefonoan (948012012). Ekainaren 5ean, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduko dira.

Behin epe hori iraganda, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Landa eta Hiri-lurren gaineko Zergaren 2019. urteko likidazioaren kontra, honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok gauzatu eta horri berari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabete bateko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.