Gaurkotasuna



Eraiki dezagun Antsoain elkarrekin. 2021eko Aurrekontu Parte-hartzailerako proposamenak aurkezteko epea dago otsailaren 8tik martxoaren 26ra.

Aurrekontu parte-hartzailearen bidez, herritarrek zehazten dute edo zehazten laguntzen dute baliabide publikoen zati bat zertarako erabili. Udalerriaren kudeaketa publikoan ematen den herritarren parte-hartze modu bat da.

Herritarrek aukeratzen dituzten proposamenak, ezarritako aurrekontu muga arte, Antsoaingo Udalaren 2021erako aurrekontuan sartuko dira; betiere onartutako aurrekontuen prozedurek, onespenek eta momentuko araudiek aukera ematen badute. Hala bada, 60.000 eurorekin hornituko da dagokion aurrekontu saila.

Parte hartu ahal izateko, Antsoainen erroldatuta egon behar da eta 16 urtetik gora izan (2021an betetzen dituztenek ere parte har dezakete). Antsoaingo Udalaren Elkarte eta Entitate Erregistroan izena eman duten elkarte eta taldeek ere parte hartzen ahal dute.

Otsailaren 8tik eta martxoaren 26a arte aurkez daitezke proposamenak, aurrez aurre, lanegunetan Antsoaingo Udalaren bulegoetan hitzordua eskatuz, 08:30-14:00etara (Udaletxeko plaza 1); eta telematikoki, udal erregistro elektronikoaren bidez (www.antsoain.eus). Inprimaki berezian aurkeztu behar dira, eta Udalaren bulegoetan zein web-orrian eskuratu daiteke inprimaki hori.

Aurrekontu parte-hartzailearentzako oinarriak 2021

Instantzia aurrekontu parte-hartzailea 2021