2019an, eta hirugarren aldiz, Antsoaingo Udalak aurrekontu parte-hartzailea abian jarri du. Aurten, 60.000 euro bideratuko dira herritarrek proposatu eta aukeratzen dituzten proiektuetara.

Antsoainen erroldatua bazaude eta 16 urtetik gora badituzu (2019an betetzen badituzu ere) bozketan parte hartu dezakezu!

Aukeratu hiru proposamen eta lehenengo (3 puntu), bigarren (2 puntu) eta hirugarren (puntu 1) aukera bezala ordenatu.

Zenbaketa egiterakoan, puntuazioak batu eta lortutako puntuazio altuenaren arabera ordenatuko dira.

Zuk aukeratzen duzu!

1.- Proposamena: HIIT MAKINAK GIMNASIORAKO

Intentsitate handiko makinen (HIIT) erosketa gimnasioarako, hala nola, zinta autopropultsatua eta Air Bike. Makina hauek, pisu libreko entrenamendu arrunteko edo gimnasioan bertan instalatutako makineriarekin konbinatzen diren entrenamenduak egiteko aukera ematen dute. Aurrekontua: 7.500 euro.

2.- Proposamena: IGERILEKUKO KOMUNEN ERABERRITZEA

Igerileku estaliko komunen eraberritzea, tamaina handiagokoak eta egokiagoak egiteko. Aurrekontua: 20.000 euros.

3.-Proposamena: EZKABA IKASTETXEKO PATIOA

Ezkaba IPko eskola-patioaren eraldaketa, bizikidetza eta berdintasuna bultzatzeko eta ikasleen osasuna hobetzeko. Espazioaren diseinu berri honekin honako printzipioak bultzatu nahi dira: jolas ez sexita eta ez lahiakorrak, jolas inklusiboak eta anitzak. Aurrekontua: 58.492,24 euros.

4.- Proposamena: KREA AKZION PROIEKTUA

Josteko 6 makina eta josteko materialak erostea, emakumeen ahalduntze-gune bat sendotzeko, joskintza eta kustomizazioa tailerren, ikastaroen eta jardueren bidez. Aurrekontua: 3.406 euro.

 

 

2019ko AURREKONTU PARTE HARTZAILEA – BOZKETA