Gaurkotasuna



Ikusita 34/2021 FORU AGINDUA, 2021eko irailaren 16ko NAOn argitaratu dena, Covid-19 pandemiari eusteko neurri berriak onartzen dituena, eta irailaren 17ko 00: 00etan indarrean jarriko dena.

lkusita neurri horien arabera, posible dela aldez aurretik udal-baimena zuten aisialdiko lokalak berriz irekitzea, baldin eta aldez aurretik osasun-zerbitzuan eta udalean aurkezten bada dagokion dokumentazioa (foru-aginduarekin bat datorren eranskina).

Ostirala, hilaren 17a, egun baliogabea denez Antsoaingo Udalean, aldez aurretik erabiltzeko baimena zuten aisialdiko lokalak behar bezala irekitzeko, foru agindu horretan eskatzen den dokumentazioa Antsoaingo Udaltzaingoaren bulegoetan aurkeztu beharko da lokala berriro ireki aurretik.

Agiri horiek bide telematikoz bidaltzen badira, Udaltzaingoaren bulegoetan aurkeztu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da lokala berriro ireki aurretik.

Antsoainen, 2021eko irailaren 16an.