Gaurkotasuna



Jakingo duzuen bezala, 250.000 saharar inguru Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan bizi dira Europatik iristen zaien laguntzari esker. Azken hilabete hauetan, haien bizi baldintzak, oraindik ere, gehiago okertu dira bi arrazoiengatik: alde batetik, COVID19k sortu duen egoerarengatik, Europatik jasotzen duten laguntza eten da neurri handi batean. Bestetik, azaroan, Marokoarekin azkeneko 29 urteetan sinatutako su-etena, apurtu zen, eta, horren ondorioz, berriro Marokoren kontrako gerra piztu da.

ANAS (Asociación Navarra de Amigos del Sahara) elkarteak, elikagaiaz bete nahi du kamioi bat eta Tindufera eramango du martxoan. Horretarako, Nafarroa mailako elikagai bilketari ekingo diote. Antsoainen ere, Ezkaba Eskolako 5. mailako ikasleek beraien ekarpena egingo dute eta herri mailako bilketaz arduratuko dira. Honekin batera doan kartelean dago bilketari eta eskatzen diren elikagai motei buruzko informazioa.

Ezkaba Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek kolaborazioa eskertzen dute