Gaurkotasuna



Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da:

· Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik beroenetan (12-17 h.).

· Ur eta likido fresko gehiago edatea, maiz eta egarri izan baino lehenago.

· Ahal dela ez edatea edari alkoholdunik, kafeinadunik edo azukredunik.

· Tenperatura freskoan egotea: ur freskoarekin busti, bainatu edo dutxatzea,

haizegailua edo aire egokitua erabiltzea edo toki klimatizatuetara (zinemak, kafetegiak, saltokiak…) joatea.

· Arropa arina erabiltzea, eguzkitako krema ematea eta eguzkitako betaurrekoak janztea.

· Bereziki, adinekoak, 5 urtetik beherakoak, haurdunak edo eritasun kronikoak dituzten pertsonak zaintzea. Adinekoen kasuan (familiakoak, lagunak, auzokoak, etab.), haiekin harremanetan jartzea egunean bitan gutxienez, eta ziurtatzea ongi daudela eta neurri horiek hartzen dituztela.

· Lantokietan: Arreta handiz betetzea prebentzio-neurriak, estres termikoa izateko arriskua murrizteko.

· Osasun-zerbitzuekin harremanetan jartzea, sukar handia denean, kontzientziaegoera aldatzen denean, zorabiatuta dagoenean edo portaera aldatzen denean

 

OHARRA