Gaurkotasuna



Antsoaingo jaietan txupinazoa botatzeko proposamenak

Antsoaingo elkarteek eta erakundeek beren proposamenak aurkezteko epea amaitu delarik, abuztuaren 26tik irailaren 4era herri-bozketa eginen da irailaren 12an Antsoaingo jaiak iragartzeko txupinazoa nork botako duen aukeratzeko. Bozketan parte hartu dezakete Antsoainen erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek.

Bozketa udalaren web gunean (www.ansoain.es) edo 012 herritarren arretarako telefonoaren bitartez egin daiteke.

Aurkeztutako proposamenak ondorengoak dira:

  1.  ANTSOAINGO CÁRITAS ELIKAGAI BANKUA, Antsoaingo pertsona behartsuenekin duten konpromiso eta elkartasun eskuzabalagatik. Elikagaien banaketaren bitartez zailtasunetan dauden herritarren gabeziak arintzeko egiten duten lanagatik.          Ezkaba Erretiratuen elkarteak proposatua
  2. ALBERTO UNDIANO MALLENCO, Antsoaingo bizilaguna eta nazioarteko arbitroa, arbitraje profesionaletik erretiratu berria 20 urte lanean igaro ondoren. Antsoaingo Gazte Berriak futbol klubarekin kolaboratzaile aktiboa entrenatzaileen prestakuntzan.    Gazte Berriak Futbol klubak proposatua
  3. ANTSOAINGO MARTXOAK 8 ASANBLADA, emakumeen greba orokorraren testuinguruan herrian egindako lan handia dela eta.  Grebaren aurreko egunetan eta Martxoak 8an bertan egindako lanaren ondorioz, Antsoain uholde more bat zeharkatu zuen, adin guztietako emakumeek parte hartuz, denak helburu berarekin:  berdintasuna.    Antsoaingo Gazteak gazte elkarteak proposatua