
KOMIKIBOOMaren 6. edizioa – Komikizko Jardunaldi Sozialak Antsoainen
Apirilaren 1etik 12ra, Antsoain izango da Nafarroako herriaren erdigunea komiki sozialena KOMIKIBOOMaren 6. edizioaren ospakizunarekin. Jardunaldiak komikia dibulgatzen, hausn...
Gaurtik aurrera zabalik dago aurrekontu parte hartzaileen aurtengo deialdirako proposamenak aurkezteko epea. Herritarrek aukeratzen dituzten proposamenak, ezarritako aurrekontu muga arte, Antsoaingo Udalaren 2024rako aurrekontuan sartuko dira. Parte hartu ahal izateko, Antsoainen erroldatuta egon behar da eta 16 urtetik gora izan (2024an betetzen dituztenek ere parte har dezakete). Antsoaingo Udalaren Elkarte eta Entitate Erregistroan izena eman duten elkarte eta taldeek ere parte hartzen ahal dute.
Obrak (berriak edo mantentzekoak), erosketa iraunkorrak (inbertsioak) eta jarduerak edo programak ukitzen dituzten proposamenak aurkeztu ahal izango dira udal-eskumeneko esparruetan: hala nola, kirolei, berdintasunari, kulturari, euskarari, gizarteari, hiri-mantentzeari eta abarri buruzko zerbitzu publikoak.
Partaidetzazko Gobernantza, Hirigintza eta Toki Garapeneko Batzordeko kideak arduratuko dira proposamen guztien artean hautatzeaz. Gehienez ere, 4 izango dira herri- bozketara eramango direnak.
Hautatutako proposamenak, ezarritako aurrekontu muga (60.000 euro) bete arte, 2025ean gauzatuko dira. Urriaren 11ra arte aurkez daitezke proposamenak, aurrez aurre, lanegunetan Antsoaingo Udalaren bulegoetan, 08:30-14:00etara (Udaletxeko plaza 1); eta telematikoki, udal erregistro elektronikoaren bidez (www.antsoain.eus). Inprimaki berezian aurkeztu behar dira, eta Udalaren bulegoetan zein web-orrian eskuratu daiteke inprimaki hori.
Apirilaren 1etik 12ra, Antsoain izango da Nafarroako herriaren erdigunea komiki sozialena KOMIKIBOOMaren 6. edizioaren ospakizunarekin. Jardunaldiak komikia dibulgatzen, hausn...
Martxoan eta maiatzean, Antsoaingo etorkizuna definitzeko prozesu parte- hartzailearen markoan, udalak hiru jardunaldi informatibo antolatu ditu. Ekitaldi horietan, aholkula...
Antsoaingo Udalak herritarrei jakinarazten die Jantoki Komunitariorako Zerbitzuan izena emateko epea zabalik egonen dela martxoaren 14ra arte, eta guztira 50 plaza eskainiko d...