BERDINTASUNERAKO ZERBITZUA

November 17, 2014

Con la colaboración del Ayuntamiento de Ansoáin

Con la colaboración del Ayuntamiento de Ansoáin

Antsoaingo Udalaren Berdintasun Zerbitzuaren ardura da, herri honetan udalaren berdintasun politika publikoen diseinua, kudeaketa eta ebaluazioa egitea.

Baita sentsibilizatzen du, informatzen du eta aholkularitza lanak egiten ditu, aukera-berdintasun gaian, bai udal mailan (bertako langileentzat) bai udalerri mailan (herritarrentzat, elkarteentzat eta kolektiboentzat).Cartel 25 N

JARDUTEKO PRINTZIPIOA

Herri mailan Aukera-Berdintasun eskubidea ezartzen datza, emakumeei eta gizonei, libreki, parte-hartzea eta aukeratzea erraztuko dien esku hartzeko esparrua sortuz, gizartearen eremu desberdinetan, ekonomia mailan, zein politikoan, kulturalean, gizartean, kirolean,… eta aipatutako eremuetan, ardura, autonomia eta ikusgaitasun baldintza berdinekin.

Horretarako, gure herrian berdintasun arloan, badugu emakumeen eta gizonen gaurko egoerari buruzko azterketa bat, “Antsoainen Generoaren estrukturaren azterketa (2008ko otsaila)”. Diagnostiko horrek, herri honetako emakumeen beharrak kontutan izaten laguntzen digu, Antsoaingo herritarren egunerokotasunean esku hartzerakoan eta lana egiterakoan berdintasun errealean eta eraginkorrean aurrera egiteko

HELBURU ESTRATEGIKOAK

• Udal politikaren arlo guztietan Generoaren Planteamendu Integratua integratu.

• Antsoaingo emakumeen eta gizonen artean Aukera-berdintasun errealean eta eraginkorrean aurrera egin.

BERDINTASUNERAKO ZERBITZUAREN JARDUNBIDEAK

Udalean jarduera plana:

• Berdintasunerako Planen eta Ekintza Positiboen diseinua, garapena eta ebaluazioa, inplikatutako erakundeekin, gizarte agenteekin eta udalaren arlo desberdinekin koordinazioan.

• Berdintasunerako gaian, Antsoaingo Udaleko langile guztientzat sentiberatasuna eta aholkularitza.

• Programak eta lanabesak diseinatu, udal arlo guztien jarduera planetan generoa zeharka ezartzeko.

• Urte osoko programazioak diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatu, herrian Aukera-Berdintasun Plana abiarazteko.

• Gainerako udal arloekin eta zerbitzuekin koordinazioa eta lankidetza.

• Gainerako udal arloei diru-laguntzen eta laguntzen berri eman, generoaren ikuspuntua kontutan hartuko duten programak burutzeko.

• Informazioa eta aholkularitza 2007ko gizon eta emakumeen arteko Berdintasun Eraginkorraren Lege Organikoa betetzeko.

• Administrazio mailan irudi eta hizkera sexistak ez erabili, udal proiektuetan zein dokumentuetan, eta argitalpenetan.

• Udalaren estatistikako informazioa erabiltzerakoan genero ikuspuntua sartu.

• Beste toki administrazioekin koordinazioa eta lankidetza, Nafarroako Gobernuarekin, bereziki “INAI” Berdintasunerako Nafarroako Institutuarekin, beste autonomietako, estatuko, europako eta nazioarteko administrazioekin.

Herritarrekin jarduera plana:

• Herri mailan sentsibilizazio kanpainak antolatu jarrera ez sexistak sustatzeko.

• Hitzaldiak, jardunaldiak eta mintegiak planifikatu gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunari buruz.

• Egun seinalatuetan oroitzapena egin, adibidez, martxoaren 8an, emakumeen nazioarteko eguna, azaroaren 25ean, genero indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna, herriko festak,…

• Emakumeen elkarteak eta beste elkarte mistoak eta/edo gizonenak, berdintasunean aurrera egiteko lan egiten dutenak dinamizatu eta bultzatu.

Banakako jarduera plana :

• Berdintasun arloan aholkularitza pertsonalizatua eta informazioa, emakumeei, enpresei, elkarteei, kolektiboei eta orokorrean Antsoaingo herritarrei.

LAN ARLOAK:

• Berdintasunerako politika publikoak.

• Genero indarkeria

• Bizitza familiarraren, profesionalaren eta pertsonalaren adiskidetzea

• Aukera Berdintasuna, sarreran, iraunkortasunean eta enpleguan emakumeen sustapena.

• Koedukazioa

• Boterea emakumeentzat.

• Maskulinitateak

• Elkartegintza.

• Osasuna eta generoa.

• Immigrazioa eta gutxiengo etnikoak.

Zerbitzuaren ordutegia: 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Jendearentzako zuzeneko arreta: aldez aurreko hitzorduarekin, zerbitzuan bertan eska daiteke .

Udal Teknikaria: Eva Istúriz García.

Igualdad Sostenibilidad (1,4 Mb)

Emakumeen eta Gizonen Arteko Aukera-Berdintasunaren Aldeko Antsoaingo I Plana 2010(182 kb)

 Protokoloa Antsoainen 2011ko Azaroa (780 kb)

Genero indarkeriaren aurka udal bandoa (tamaina 19 kb)

Antsoaingo gizonen eta emakumeen egoera sozialari (2008). Diagnostikoaren laburpena (tamina 51 kb)

Legea Emakumeen eta Gizonen Berditasunerakoa (tamaina 1044 kb)

Berdintasunerako Hiztegia (tamaina 42 kb)

Esteka interesgarriak (tamaina 25 kb)

BATERAGARRITASUNAREN ALDEKO UDAL ITUNA. ANTSOAN (2012-2015) (609 KB)

ANTSOAINGO TOKIKO EKINTZA PLANA 2012-2014 (393 KB)

http://ansoainsostenible.blogspot.com.es/

ESKUAAZAROAK 25. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA (LOTURA).

MARTXOAK 8. EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA.

BARATZE EKOLOGIKOEI BURUZKO LANTEGIA ANTSOAINEN.

Helbidea: Mendikale kalea 6-8, 1º p.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 38 40 48

Faxa: 948 13 22 00

E-Posta: igualdad@ansoain.es

Compartir en las redes sociales

<< atzera