ZURE SALTOKIA, GEURE BIZITZA. ANTSOAINEN EROSTEAK SARIA DU

December 11, 2017

https://youtu.be/VmFfHT0oQ64 .

Iritsi da!! Agindu bezala, hau da Udalak herriko merkatarien elkartearekin batera sortutako bideoa, sektorea suspertzeko eta bultzatzeko. Aurreratu genizuen moduan, oraingoan, gure saltzaile eta ostalariek saltokietako mostradore eta barren atzetik salto egin dute, beren alderdirik pertsonalenak guri erakusteko.

Eta gogoan izan! Guretzat “gure saltokiak” diren horiek “beren bizitzak” dira dendari eta ostalari horientzat.

Antsoainen erosita, denok irabazten dugu.

ANTSOAINEN EROSTEAK SARIA DU2017 campaña1 (1)

Abenduaren 11a eta urtarrilaren 5a bitartean, zure izen-abizenak eta telefono zenbakia erosketa txartelean idatzi, eta sartu saltokietan jarri duten kutxan.

Sariak hauek dira:

  • Bi lagunentzako kultur bono bat, 2018. urtean Antsoaingo Udalak antzokian programatzen dituen emanaldietara joateko.
  • ErriGora kanpainakoak diren Nafarroako Erriberako 3 elikagai sorta.
  • 15 sari gehiago: 30 euroko 15 erosketa txartel, kanpainan parte hartzen duzuen 15 saltokitan erabiltzeko.
Compartir en las redes sociales

<< atzera