ZINEMARA ERAMANGO ZAITUEN MERKATARITZA!

abendua 20, 2018

Antsoaingo udalak herriko merkataritza elkarteekin batera egindako “zinemara eramanen zaituen merkataritza” kanpainari hasiera eman diogu.

Kanpainan partehartzen duten herriko saltokietan zure erosketak egin ezkero, sari zuzenak jasoko dituzu.

Herriko saltokietan zuzeneko sariak lortzeko aukera ezinhobea duzue orain, animatu!!

Jai zoriontsuak opa dizkizuegu!

 

 

Sariak jasotzeko:

Zinemarako sarrera lortu duen zorionekoa bazara, boletoa bera sarrera moduan erabili dezakezu, Antsoaingo antzokiko lehiatilara gerturatu zaitez eta trukatu.

Zure sari zuzena 20 euroko erosketa txartela bada, txartela bera erabili ezazu herriko saltokietan.

Azkenik, bono kulturala edota Erri Gorako produktuekin sariduna izan bazara, boletoan bertan agertzen den telefono zenbakira deitu saria lortzeko.

 

 


<< atzera