{"id":43927,"date":"2026-05-14T11:30:52","date_gmt":"2026-05-14T09:30:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ansoain.es\/?post_type=noticias&#038;p=43927"},"modified":"2026-05-14T11:32:48","modified_gmt":"2026-05-14T09:32:48","slug":"antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko","status":"publish","type":"noticias","link":"http:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/","title":{"rendered":"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko"},"content":{"rendered":"<p style=\"font-weight: 400;\"><strong><em>Udalak Canteras, Arturo Campi\u00f3n, Nafarroa eta Euskal Herria plazaren inguruan aurreikusitako jarduketei buruzko ekarpenak jasoko ditu, baita Larrazko, Dorrondea eta Lerin inguruko jarduketei buruzkoak ere<\/em><\/strong><\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Antsoainek bere kaleak hobetzen segitu nahi du. Irisgarriagoak, atseginagoak, berdeagoak eta eguneroko bizitzarako erosoagoak izan daitezen. Helburu horrekin, Udalak herritarren kontsulta-prozesu bat abiatuko du udalerriko espazio publikoan aurreikusita dauden bi jarduketaren inguruan.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Kontsultaren bidez azaldu nahi da zer egin nahi den, eta ekarpenak jaso nahi dira eremu horietan bizi, ibili, lan egin, erosketak egin, zaintzan aritu edo ekipamenduak erabiltzen dituzten pertsonen aldetik. Herritarren eguneroko esperientziak lagungarri izan daitezke beharrak identifikatzeko, xehetasunak zaintzeko eta proiektuak beren benetako aukeren barruan hobetzeko.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Prozesua Antsoaingo 2024-2030 Plan Estrategikoaren parte da, eta jarraipena ematen dio Mugikortasun Jasangarriaren Hiri Planarekin eta Antsoaingo Kaleak dokumentuarekin hasitako lanari. Azken horrek kale irisgarriago eta oinezkoentzako egokiagoak, baita elkarbizitzarako pentsatuak ere, diseinatzeko gomendioak biltzen ditu. Era berean, Antsoain, zaintzen duen komunitatea proiektuaren barruan kokatzen da; udalaren estamentu eta jarduera guztiei eragiten dien zeharkako egitasmoa da.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Udalak aurrera egin nahi du kaleak igarobide huts izatetik harago doan eredu baterantz. Elkartzeko, atseden hartzeko, jolasteko, laguntzeko, zerbitzuetara iristeko, erosketak egiteko edo zaintzeko ere balio duten kaleak nahi ditu. Azken finean, eguneroko bizitza erraztuko duten espazio publikoak.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\"><strong>Bi jarduketa<\/strong><\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Kontsulta bi jarduketatan zentratuko da. Lehenak Canteras, Canteras zeharbidea, Arturo Campi\u00f3n, Nafarroa eta Euskal Herria plazaren inguruan izanen du eragina. Tokiko Inbertsioen Planari lotutako obra integrala da, eta sareak, zoladurak eta argiteria berritzeko aukera emanen du; irisgarritasuna hobetzeko, oinezkoen lehentasuna indartzeko, landaredia eta hiri-altzariak txertatzeko eta trafikoa baretzeko ere balioko du.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Jarduketak eremua oinezkoen lehentasuna izanen duen elkarbizitza-eremu gisa arautzea aurreikusten du. Era berean, zoladura jarraitua eta oztopo arkitektonikorik gabekoa sortzea, drainatze urbanoarekin lorezaintzako eremuetan zuhaitzak eta landaredia landatzea, hiri-altzariak jartzea eta argiteria publikoko kableatua lurperatzea ere aurreikusten da. Esku-hartzeak gutxi gorabehera 5.925 metro koadroko eremua hartuko du.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Bigarren jarduketa Larrazkon, Dorrondean eta, neurri txikiagoan, Divina Pastora kalean garatuko da. Kasu honetan, hirigintza taktikoko esku-hartzea planteatzen da oinezkoen jarraitutasuna hobetzeko, ibilbideak eta geldialdi laburrak antolatzeko, bide-segurtasuna indartzeko eta Ezkaba-Arga korridore berdeari hasiera emateko.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Esku-hartze horrek lehen urratsak emanen ditu Ezkabako magala, La Rondako parkea, Lerin-Larrazko-Dorrondea ardatza eta Ibai Parkea pixkanaka lotzeko. Halaber, eskolarekin, Idakirekin eta kirol-eremuarekin lotutako iritsierak eta geldialdi laburrak antolatzea du helburu, ibilgailuen eta oinezkoen arteko gatazkak murriztea eta landaredia zein egonaldirako elementuak txertatzea.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Udalak azpimarratu du kontsulta ez dela hutsetik abiatzen. Proiektuek dagoeneko definizio-maila handia dute, eta baldintza tekniko, ekonomiko, administratibo eta epeei lotutakoak dituzte. Horregatik, prozesuak ez du jarduketak berriz diseinatzea planteatzen; aitzitik, informazio argia ematea, bideragarriak diren ekarpenak jasotzea eta etorkizuneko parte-hartze prozesuetarako ikastea du helburu.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\"><strong>Inkesta eta jardunaldiak<\/strong><\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Herritarrek online <a href=\"https:\/\/forms.office.com\/e\/ebhHdMM8aB\">galdetegi baten<\/a> bidez hartu ahal izanen dute parte, eta hilabete bukaerara arte egonen da eskuragarri. Horrez gain, parte hartzeko bi gune fisiko jarriko dira, boto kutxekin, Lapurbiden, Harrobin eta Idakin. Era berean, maiatzaren 26an, informazio-jardunaldi bat eginen da, jarduketak eginen diren eremuetara bisita gidatuak barne.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Galdetegiak pertsona bakoitzak eremu horiekin duen harremana jasoko du, eta galdetuko du zein alderdi hobetu behar direla uste duen: irisgarritasuna, bide-segurtasuna, argiztapena, itzala, landaredia, bankuak, atseden-guneak, erabileren arteko elkarbizitza, zamalanak, estetika edo ingurunea zaintzea. Halaber, kale horiek atseginagoak, zaintzaileagoak eta inklusiboagoak egiten lagunduko duten xehetasun txikiak proposatu ahal izanen dira.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Kontsulta amaitutakoan, Udalak emaitzen berri publikoa emanen du. Bertan azalduko du zenbat pertsonak parte hartu duten, zein izan diren ekarpen nagusiak, zer gai txertatu edo aztertu ahal izanen diren eta zein ezin izanen diren aplikatu arrazoi tekniko, ekonomiko, arauemaile edo epeei lotutakoengatik.<\/p>\n<p style=\"font-weight: 400;\">Prozesu honen bidez, Antsoainek espazio publikoa herritarren zaintzarako funtsezko elementu gisa ulertzen duen ereduaren alde egiten segitu nahi du. Izan ere, kale irisgarri, seguru, itzalpeko, eroso eta bizi batek ez du udalerria bakarrik hobetzen. Bertan bizi diren pertsonen eguneroko bizitza ere hobetzen du.<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":43926,"template":"","format":"standard","meta":{"_edit_last":["2"],"barra":[""],"imagenslia":[""],"subti":[""],"_last_translation_edit_mode":["native-editor"],"_edit_lock":["1778751048:2"],"_wpml_word_count":["900"],"_exactmetrics_sitenote_active":["0"],"destacado":[""],"mostrar_barra":["1"],"_wpml_media_duplicate":["1"],"_wpml_media_featured":["1"],"_thumbnail_id":["43926"],"_yoast_wpseo_primary_categorianoticias":[""],"_yoast_wpseo_content_score":["60"],"_yoast_wpseo_estimated-reading-time-minutes":["3"]},"class_list":["post-43927","noticias","type-noticias","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","categorianoticias-actualidad-eu"],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v24.9 - https:\/\/yoast.com\/wordpress\/plugins\/seo\/ -->\r\n<title>Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko - Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in<\/title>\r\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\r\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:locale\" content=\"eu_ES\" \/>\r\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\r\n<meta property=\"og:title\" content=\"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko - Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in\" \/>\r\n<meta property=\"og:description\" content=\"Udalak Canteras, Arturo Campi\u00f3n, Nafarroa eta Euskal Herria plazaren inguruan aurreikusitako jarduketei buruzko ekarpenak jasoko ditu, baita Larrazko, Dorrondea eta Lerin inguruko jarduketei buruzkoak ere Antsoainek bere kaleak hobetzen segitu nahi du. Irisgarriagoak, atseginagoak, berdeagoak eta eguneroko bizitzarako erosoagoak izan daitezen. Helburu horrekin, Udalak herritarren kontsulta-prozesu bat abiatuko du udalerriko espazio publikoan aurreikusita dauden bi [&hellip;]\" \/>\r\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/\" \/>\r\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in\" \/>\r\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2026-05-14T09:32:48+00:00\" \/>\r\n<meta property=\"og:image\" content=\"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web-1024x796.png\" \/>\r\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"1024\" \/>\r\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"796\" \/>\r\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\r\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutes\" \/>\r\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\/\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/\",\"url\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/\",\"name\":\"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko - Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web.png\",\"datePublished\":\"2026-05-14T09:30:52+00:00\",\"dateModified\":\"2026-05-14T09:32:48+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu-ES\",\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#primaryimage\",\"url\":\"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web.png\",\"contentUrl\":\"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web.png\",\"width\":2230,\"height\":1734},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Albisteak\",\"item\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/#website\",\"url\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/\",\"name\":\"Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in\",\"description\":\"Sitio web del Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\/\/www.ansoain.es\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu-ES\"}]}<\/script>\r\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko - Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/","og_locale":"eu_ES","og_type":"article","og_title":"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko - Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in","og_description":"Udalak Canteras, Arturo Campi\u00f3n, Nafarroa eta Euskal Herria plazaren inguruan aurreikusitako jarduketei buruzko ekarpenak jasoko ditu, baita Larrazko, Dorrondea eta Lerin inguruko jarduketei buruzkoak ere Antsoainek bere kaleak hobetzen segitu nahi du. Irisgarriagoak, atseginagoak, berdeagoak eta eguneroko bizitzarako erosoagoak izan daitezen. Helburu horrekin, Udalak herritarren kontsulta-prozesu bat abiatuko du udalerriko espazio publikoan aurreikusita dauden bi [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/","og_site_name":"Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in","article_modified_time":"2026-05-14T09:32:48+00:00","og_image":[{"width":1024,"height":796,"url":"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web-1024x796.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutes"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/","url":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/","name":"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko - Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web.png","datePublished":"2026-05-14T09:30:52+00:00","dateModified":"2026-05-14T09:32:48+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu-ES","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu-ES","@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#primaryimage","url":"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web.png","contentUrl":"http:\/\/www.ansoain.es\/wp-content\/uploads\/2026\/05\/Web.png","width":2230,"height":1734},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/antsoaingo-udalak-herritarrei-galdetuko-die-nola-hobetu-udalerriko-bi-espazio-publiko\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.ansoain.es\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Albisteak","item":"https:\/\/www.ansoain.es\/eu\/noticias\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Antsoaingo Udalak herritarrei galdetuko die nola hobetu udalerriko bi espazio publiko"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.ansoain.es\/#website","url":"https:\/\/www.ansoain.es\/","name":"Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in","description":"Sitio web del Antsoaingo Udala \/ Ayuntamiento de Anso\u00e1in","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.ansoain.es\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu-ES"}]}},"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/www.ansoain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/43927","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/www.ansoain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"http:\/\/www.ansoain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.ansoain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/www.ansoain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/43926"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/www.ansoain.es\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=43927"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}