KIROL INSTALAZIOAK (UDAL IGERILEKUAK ETA IDAKI GUNE HIDROTERMALA)

iraila 6, 2016

IDAKI GUNE HIDROTERMALA

Antsoaingo Udaleko kiroletarako eta erlaxaziorako instalazioek 10.000 m2 hartzen dituzte. Instalazioetan kirol eremuak daude (gimnasioak, pilotalekua, rokodromoa, kiroldegia, judorako, aerobicerako, dantzarako… aretoak) eta erlaxatzekoak (termak, saunak, jakuzzia, hidroterapiako igerilekuak, oin masajea, eta abar).

Foto hidrotermal IDAKIIgerilekuek honako hauek dituzte:

  • 25 m-ko igerilekua.
  • 25 m-ko oinetako masaje zirkuitua.
  • Atsedena hartzeko igerileku termala: indar desberdinarekin ateratzen diren alboko 3 zorrotada multzo; hidromasajeko 8 etzaleku; zerbikaletarako zorrotadak; oin eta orkatiletarako injektoreak; jakuzzia.
  • Sauna eremua: 2 sauna finlandiar idor, gizonezkoendako eta emakumezkoendako, saunara sartu aurreko gunearekin eta dutxekin; terma mistoa; sauna finlandiar mistoa; sauna turko hezea, mistoa; 4 dutxa eskoziar, ur zurrotadak hainbat altueratan dituztenak; eta erlaxatzeko eremua.
  • Gorputz-tratamendua jasotzeko fisioterapia eta estetika zerbitzu bat dago. Instalazioetan abonatuak daudenek prezio bereziak dituzte. Informazioa: 948127440 edo IDAKIko kontrolean.

Ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:30etik 22:00etara. Igande eta jai egunetan 9:30etik 14:30era.

UDAKO ETA NEGUKO IGERILEKUAK

Igerilekua estalia klimatizatua da, jolaserako eta plisti-plasta ibiltzeko. Instalazioetan terraza eta ostatu-jatetxea daude.

Udako ordutegia: astelehenetik igandera, 10:00etatik 21:30era.

Urteko gainerako sasoietan: astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era eta 15:00etatik 22:00etara; larunbatetan, 9:30etik 22:00etara; igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

GIMNASIOA

Igerilekuetan izena emana dutenentzat.

Ordutegiak

Gimnasioa: astelehenetik larunbatera, 9:30etik 22:00etara; igande eta jaiegunetan, 9:30etik 14:30era.

Monitorearen ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 21:30era.

Instalazioak itxita egonen dira: urtarrilaren 1ean eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n.

Banakako kuotak, murriztuak eta denboraldiko kuotak ditu.

Eskaerak entregatzeko: Gazte Berriak Kirol eta Kultura Patronatua, Mendikale kalea 1 (IDAKI). 31013 Antsoain (NAFARROA). Astelehenetik ostiralera 8:30tik 14:00etara.

Udako bonua (84 kb)

Instalazioak erabiltzeko eskaera (103 kb)

Eskaerarekin ekarri behar diren dokumentuak (52 kb)

Erabiltzeko txartel berriaren eskaera (26 kb)

Argazki aldaketaren eskaera  (21 kb)

Baja emateko eskaera (Tamaina 59 kb)

Helbideratze Aginduaren Erreferentzia

Hidrotermal          Hidrotermal          Idaki hidrotermal

2018ko tarifak:

 

13.ORDENANTZA, UDA-NEGUETAKO IGERILEKUAK, GUNE HIDROTERMALA ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK OSATZEN DITUZTEN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA (46 kb)

IDAKIKO JARDUERETARAKO ORDU ERRESERBAK (PILATES, SPINNING, TRX) ETA JARDUERA GUZTIEN ORDUTEGIAK (HEMEN KLIKATU)

Helbidea: Mendikale 1. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948132288

E-Posta: deportes@ansoain.es


<< atzera