“Saltokietarako hiztegitxoak” egitasmoko sari-banaketa

marzo 8, 2017

Merkataritzan euskara bultzatzen ari diren Iruñerriko 11 udalerritan (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Gares, Oltza Zendea, Uharte eta Zizur Nagusia), “Saltokietarako hiztegitxoak” izeneko egitasmoa antolatu zuten bezeroak aktibatzeko helburuarekin.

Horrela, guztira, 11 udalerri horietako 292 saltokitan 25.000 hiztegitxo banatu zituzten; 5 motatako hiztegitxoak ziren, kolorearengatik erraz bereizten zirenak (laranjak, urdinak, berdeak, granateak eta lilak), eta bakoitzetik 5.000na ale banatu ziren.

Parte hartu nahi zuenak egin beharrekoa oso sinplea zen: kolore bakoitzeko hiztegitxo bana bildu, eta, bostak eskura zituenean, guztiei batera argazkia atera eta whatsapp bidez telefono zenbaki batera bidali behar zuen.

Antolatzaileak oso pozik agertu dira egitasmoak izandako harrerarekin, guztira, 585 pertsonek parte hartu baitute.

Pasa den otsailaren 17an egin zen zozketa Berriobeitiko Udalean, eta Andoni Jimenez, Iker Diaz eta Alberto Martin suertatu ziren saridun, eta programan parte hartzen duten saltokietan gastatzeko 100 euroko erosketa-bono bana jaso zuen bakoitzak.

https://euskaramerkataritzara.wordpress.com/2017/03/08/saltokietarako-hiztegitxoak-egitasmoko-sari-banaketa/

Compartir en las redes sociales

<< volver