ETXEKO ETA AUZOKO KONPOSTAJEA

urria 9, 2014

Bizilagun agurgarriok,

Birziklatzean aurrera egiteak erronka handia izaten jarraitzen du. Hori dela-eta, Antsoaingo Udalak, Iruñerriko Mankomunitatearekin elkarlanean, Antsoainen auzoko konpostajea egin ahal izateko gune bat martxan jartzea sustatu du. Hartara, gune berri hori aintzat hartuta, 31 izango dira Iruñeko auzoetan eta Iruñerriko herrietan instalatuta dauden eremuak, eta 750, parte hartzen duten etxebizitzak.

Ekimenak bidea emango du konpost-ontzira botatzeko sukaldeko eta lorategiko hondakin organikoak. Hartara, auzoko konpostajearen bidez, etxean sortzen diren hondakinen %41 zabortegira eraman behar izatea saihestuko dugu eta konpost bihurtzea lortuko dugu, lorategia, etxeko baratzea eta berdegune publikoak biziberritzeko medeagarri organiko bikaina.

Gainera, Antsoaingo Udalak pertsonak eta natura zaintzea sustatzeko hartuta duen konpromisoa aintzat hartuta, Esklerosi Anizkoitzaren Nafar Elkartearekin (ADEMNA) lankidetzan jardungo gara eta gunean toki bat gordeko dugu dibertsitate funtzionala duten pertsonei egokitutako landatze mahaiak jartzeko.

Auzoko konpostajearen borondatezko praktika honetan izena eman nahi baduzue, gutun honetan dagoen fitxa bete behar duzue eta Antsoaingo udaletxera eraman edo arazuri@mcp.es helbide elektronikora bidali behar duzue. Benetan animatu nahi zaituztegu parte hartzera gure ingurua zaintzeko ahaleginak batzea helburu duen auzoko proiektu honetan. Lagunduko duzuelakoan, jaso ezazue agur bero bat.

Fitxa


<< atzera