NHOA estilistak
Gure bezeroen hitzetan, NHOA ez da beste ile apaindegi bat gehiago, irribarrearekin eta energia on berrituekin ateratzen zaren tokia baizik.
Ile apaindegiaren sektorean 35 urte baino gehiagoko esperientzia izan ondoren, eta geure zentroko zuzendari gisa jaso dugun esperientziarekin, 2019an gure proiekturik ilusionagarrienaren ateak ireki genituen: NHOA estilistak.
Ana da zentroaren buru. Bartzelonako eta Iruñeko aretoetan lan egin ondoren, teknika bikain menderatzen duen lehen mailako profesionala dugu. Produktuetan kalitate onena darabilen profesionalik onena da Ana. Eta kolore organikoen lerro bat eta ilea zaintzeko gama beganoa eskaintzen ditu, preziorik onenean.
Mostradorearen atzean Ainhoa aurkituko dugu, Anaren alaba eta zentroari izena eman diona. Dena familian! Merkataritzako teknikaria da, sare sozialez eta gestio desberdinez arduratzen dena eta, aldi berean, negozioaren erakusleihoak diseinatzen dituena.
Oraindik ez dituzu ikusi?
Gure aretoa zabala, argitsua eta lasaia da, zure beharretara egokitua eta familia osoa kontuan hartzen duena (txikienendako jolasgunea dugu). Bertan, gure taldeak aholku emanen dizu, ileari tratamendurik onuragarrienak eman ahal izateko.
Bat egin NHOA familiarekin eta zatoz gu ezagutzera.