ANTSOAIN GARA. Gure ahotsa, gure etorkizuna. Antsoaingo etorkizunerako prozesu parte-hartzailea
Antsoaingo Udalean aurrera jarraitzen dugu gure estrategia planaren garapenarekin, Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrizko Helburuekin bat datorrena. Gaur arte, Antsoainen ikuspegia, eginbeharra eta etorkizuneko balioak definitu dira, herriak, erakundeek eta talde politikoek partekatuak, hiritarrei irekiak egon diren saio anitzen bidez.
2025 honetan bigarren faseari emanen diogu hasiera. Asmoa da Antsoain 2024-2030 Estrategia Planaren helburuak aurrera ateratzeko proposamenak bultzatzea. Gogoa duen pertsona, talde edo erakunde orok proposamenak igor ditzake, denak aztertu eta baloratuko ditugu interes berarekin.
Parte hartzera animatzen zaitugu! Bidali zure ideiak, gero ekimenak osatu ahal izateko! Ideia guztiz berriak izan daitezke, edo beste plangintzetan jadanik proposatu direnak, hasi gabekoak, edo dagoeneko abiatu direnak ere, Estrategia Planarekin bat badatoz.
Jarduerak proposatzeko estekak honako hauek dira:
Gaztelaniaz: https://forms.office.com/e/Lu3Q7F9EJg
Euskaraz: https://forms.office.com/e/i1q0Wft6mV
Antsoaingo Estrategia Planari buruzko zalantzaren bat baduzu, edo informazio gehiago behar baduzu, idatzi iezaguzu gure helbide elektronikora: antsoain2030@ansoain.es.
Behar zaitugu! Animatu eta parte hartu! Eman zure laguntza denontzako Antsoain bat eraikitzeko lanean!
DOKUMENTAZIOA:
- MISIOA, IKUSKERA ETA BALIOAK. ANTSOAINGO PLAN ESTRATEGIKOA
- ELKARLANEKO DIAGNOSTIKOA. ANTSOAINGO PLAN ESTRATEGIKOA 2024-2030. (2024ko abendua)
- ELKARLANEKO DIAGNOSTIKOA.ANTSOAINGO PLAN ESTRATEGIKOA 2024-2030. (LABURPENA)