Aprobación definitiva de ordenanzas reguladoras
Sin categorizar eus
176. ALDIZKARIA – 2018ko irailaren 11
Ordenantza, Autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak aparkatzea eta gaua pasatzea arautzen dituena. 21. ordenantza. Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aipatu ordenantza. Iragarkia 2018ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 5ean, eta jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatu ordenantza behin betiko onetsi da. Haren testu osoa ondotik ematen da.
180. ALDIZKARIA – 2018ko irailaren 17a
Aldaketa, Trafikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Antsoaingo Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aipatu ordenantzaren aldaketak. Jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan da, iragarkia 2018ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik, uztailaren 5ean, eta aldaturiko artikuluen idazketa hobetzeko proposamena aurkeztu da. Udalak, 2018ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, aipatu ordenantzaren aldaketak behin betiko onetsi ditu.