Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

BAKE EPAITEGIA

Servicios Administrativos eus

Bake-epailea: María Teresa Mugica David

Ordutegia:

Astearte eta ostegunetan 8:30etatik 14:00etara.

BAKE EPAITEGIAREN ESKUMENAK:

  • Jurisdikzio-ordena zibila:Adiskidetze zibilak, zenbatekoa edozein dela ere.Adiskidetze zibilak gauzatzea: 90,15 eurora bitartean.

    90,15 eurotik beherako kopuruen erreklamazioaren inguruko gizarte aferen lehen auzialdiaren ardura.

    Laguntza judiziala.

  • Jurisdikzio-ordena penala:Lehen auzialdian, ondoren aipatzen diren hutsegiteak substantziatu, epaitu eta betearazi: mehatxuak, derrigortzeak, irainak edo iseka ez-zuzen arinak, familian gertatzen direnak izan ezik.Ondasun higiezin publiko nahiz pribatuak histu.

    Xiringak edo bestelako gauza arriskutsuak bertan behera uztea.

    Legez baimenduta ez dauden ikuskizunetan animaliei tratu txarrak ematea.

    Epaitegi bateko entzunaldian, ekitaldi publikoetan, kirol nahiz kultur ikuskizunetan, ospakizunetan edo bilera jendetsuetan ordena galaraztea.

    Laguntza judiziala.

  • Erregistro Zibila:Erregistroan inskribatzea, jaiotza, ezkontza eta heriotza agiriak eta bizi agiriak ematea.Ezkontza zibileko espedienteak.

    Izen propioa Estatuko edozein hizkuntzatara itzultzea.

    Abizenak euskal grafiara egokitzea.

    Abizenen alderanzketa.

Helbidea: Udaletxeko plaza 1 (sarrera Noain Anaien kaletik) p.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)

Telefonoa: 948 38 22 42

Faxa: 948 38 22 43

E-Posta: secretariajuzgado@ansoain.es; agentejuzgado@ansoain.es

Facebook
Twitter