Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

CAMPAMENTOS DE VERANO

Euskera eus

UDAKO KANPALEKUAK.

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuek euskararen erabilera sustatzen dute eskolaz kanpoko jardueretan.  Hainbat jardueren bidez egiten dute, besteak beste D ereduko haurrentzako udako kanpaldien bitartez. Euskararen erabilera lagunen artean indartu nahi dute.

D ereduko ikasleentzat egokiak diren kanpaleku zerrenda bat eratu dute udal euskara zerbitzuek. Haurren arduradunek aukeratu beharko dute udalekua, matrikula han egin, eta antolaketari dagozkion gaiak kanpaleku horren arduradunekin moldatu beharko dituzte.

Gero, haurrek kanpalekuetan parte hartu ondoren, Antsoaingo Udalak matrikularen zati bat diruz lagunduko du. Diru-laguntza* eskatzeko epea iraila izanen da.

*Udaleku horiek 5 egunekoak izan behar dute gutxienez. Aukeratzen duzuen udalekuaren esku-orria eta matrikularen bankuko ordainagiria gorde. Diru-laguntza eskaera egiterakoan, derrigor aurkeztu beharko dira (beste zenbait dokumenturekin batera). Matrikularen ordainagiriak (banketxeak emandakoa), matrikularen %100 ordaindua dagoela erakutsi behar du, eta argi adierazi behar du ORDAINTZAILEA NOR DEN, ZEIN ENPRESARI egiten zaion ordainketa eta zertarako, hau da, KONTZEPTUA (haurraren izen-abizenarekin); bestela, ezin izanen dira ordainagiriak onartu.

LH-digitala DBH-digitala eskaintza osoa              DBH-digitala eskaintza osoa

 

 

Laster zintzilikatuko dugu 2019ko diru-laguntza deialdia.

Facebook
Twitter