Ayuntamiento de Ansoáin / Antsoaingo Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Campaña de sensibilización y prevención en relación al consumo de alcohol y otras drogas.2017

Educación y Formación eus

Aurten ere drogak hartzeari aurre egiteko sentsibilizazio-kanpaina sustatu dugu Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko herrietako jaietan.Aurtengo kanpainan generoaren ikuspuntua gehitzeko beharra ikusi da; batetik, jokabide neurrigabekoei eta matxistei aurre egiteko sentsibilizazioa areagotzeko eta, bestetik, substantziak kontsumitzeko jokabide-ereduetan sexuak eta generoak sortutako ezberdintasunak eta berezitasunak kontuan hartzeko.

CARTEL DROGAS 2017 Definitivo

Diseinatutako kartelak kontsumo arduratsua egiteko 3 gako-hitz aurkezten ditu: kontrolatu, errespetatu eta gozatu.Albo batean QR kode bat dago, Noctambul@s Behatokiak egindako “El sexismo también sale de fiesta” bideoa ikusteko bidea dena.Bideo horretan azaltzen da drogen kontsumoaren eta eraso sexisten arteko harremana gaueko aisialdiaren testuinguruan.Horretaz gain, kartelean hainbat emotikono daude drogen kontsumoan arriskuak murrizteko komeni diren eta baztertzekoak diren jarraibide eta jokabideekin lotuta.

Bestalde, preserbatiboak banatuko ditugu herrietako etxabe, elkarte eta txosnetan, baita Arrikurock Jaialdian ere; babesik gabeko sexu harremanak drogen kontsumoarekin lotutako jokabide arriskuak baitira.Droga-mendekotasunaren Foru Planak kontsumo arduratsua egiteko aholkuak biltzen dituen esku-orriaren aleak eman dizkigu.Azkenik, Energy Control-ek egindako esku-orria ere banatuko dugu, jaietan drogen kontsumoarekin harremanetan dauden neskentzat interesgarriak diren hainbat kontu lantzen dituena.Herrietako tabernetan banatuko dira kanpainaren kartela, ostalaritzako lan praktika onen dekalogoa eta alkoholaren kontsumoari buruz hausnartzeko bidea ematen duen materiala.

Facebook
Twitter