El 948 012012, nuevo número de atención telefónica ciudadana del Gobierno de Navarra y las entidades locales (Ayuntamiento de Ansoáin)

Noticias eus

Telefono mugikorretatik ere erabilgarria, doan izango da telefoniako tarifa finkoa duten erabiltzaileentzat eta 012 tradizionalarekin batera erabiliko dalogo_012_eus

El 948 012 012, “Informazio guztia zenbaki bakar batean”, erraz memorizatzeko zenbaki berria da, eta bertatik Nafarroako Gobernuaren nahiz zerbitzuari atxikitako Foru Komunitateko 70 toki-erakundeen 012 herritarrentzako telefonozko arreta emango da.

Zenbaki berriari esker, gailu mugikorretatik eta Nafarroatik at deiak egin ahalko dira (012 zenbakia ezin zen erabili bi kasu horietan), eta doan izango da telefoniako (mugikorrak nahiz finkoak) tarifa finkoak dituzten erabiltzaile guztientzat, telefoniako erabiltzaileen artean gehienak direnak.

Zenbaki berria 012 ezagunari gehituko zaio Nafarroako herritarrei arreta emateko, hau da, zerbitzua bi zenbakietatik emango da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, gaztelaniaz eta euskaraz. 012 zerbitzuarekin, informazioa jaso daiteke, izena eman eta izapideak egin edo herritarrek ekarpenak egin ditzakete Nafarroako administrazio publikoen politiketan.

Zenbaki berri honen alde onak, dagoeneko erabilgarri dagoena, honako hauek dira:

– telefono mugikorretarako balio du: 012 telefono finkoetarako baino ez da, gailu mugikorretan ez dabil. 948 012 012 zenbaki berriak arazo tekniko hori gainditzen du.

– doako telefono-zenbakia tarifa finkoa duten telefono guztietarako, finkoak edo mugikorrak izan. Jasotako azken datuen arabera, Espainiako telefono-trafikoaren bi heren tarifa finkoko telefonoetatik egiten da.

– Nafarroa kanpotik erabil daiteke, mugikorretarako nahiz finkoetarako, eta, hala, Nafarroatik kanpo bizi direnek beren intereseko izapideak egin eta informazioa jaso dezakete (sarreren salmenta-adibidez), eta herritar nafarrei zerbitzuaren jarraipen bat egiteko aukera ematen die ere oporrengatik edo lanagatik Foru Komunitatetik kanpora joaten denean

– egungo 012 zenbakiarekin osagarria; zenbaki hori erabilgarri izaten jarraituko du, haren tarifa finkoak, 0,34 dei bakoitzeko (deiaren iraupenari erreparatu gabe), abantaila handia izaten segitzen baitu tarifa finkorik gabeko telefono finkoetatik deitzen dutenentzat (2013an bi minutu ingurukoa zen dei-motatarako)

Informazio gehiago

Facebook
Twitter
Instagram
Volver arriba