EUSKARA ZERBITZUA
Euskera eus
EUSKARA ZERBITZUA
1991. urte bikaeratik Antsoaingo Udalak Euskara Zerbitzua dauka (garai batean Patronatua izandakoa). Zerbitzuaren helburu nagusia euskararen egoera normalizatzea da, eta, bide horretan, hamaika gai eta lan ildo jorratu dira urte guzti hauetan; horietako asko Nafarroako beste euskara zerbitzuekin elkarlanean. Gaur egun, Euskara Zerbitzuak bi eremu nagusi banatzen ditu lanerako: Udala bera eta udalerria.
LAN ILDO NAGUSIAK
Udaleko lan ildo nagusiak
- Udaleko langileen euskara ikastaroak: euskara ikastaroak eskaintzen zaizkie, trinkoak nahiz estentsiboak, eta, hala nahi duten langileek, aukera izan dezakete formazio planetan sartzeko.
- Herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidearen alde lanean ari gara; eta, jendaurreko hizkuntza idatzia euskaraz ere ager dadin, itzulpenak egiten dira, inprimakiak, egiaztagiriak, programak… prestatzeaz gain.
- Beste udal zerbitzuetan elkarlana egiteko zeharkako lan lerroak eta planak dauzkagu, euskararen erabilera horietan ere indartu dadin.
Udalerriko lan ildo nagusiak
- Euskararen transmisioa: familian euskararen transmisioa lantzeko eta indartzeko egitasmoa da. Hainbat adin tartetan erabiltzeko material bereziak sortzen, ekoizten eta banatzaen dira, haurren etxeetara eramateko.
- Eskolatze kanpaina: hiru urteko haurren matrikulazio kanpaina bultzatzen da D ereduan.
- Aisialdiko jarduerak: garrantzitsua da oso Antsoaingo haur eta gazteek euskara aisialdiko guneetan erabiltzeko aukera izatea. Helburu horrekin, udako kanpalekuak antolatzen dira eta ikasturtean Larunblai euskarazko aisialdi programa eskaintzen da LHko ikasleentzat.
- Helduak euskalduntzeko egitasmoak: Antsoaingo helduen euskalduntzea bultzatzen da. Ikastaroak antolatzen dira, kanpainak egin eta aholkularitza eskaintzen zaie herritarrei.
- Euskara ikasteko diru-laguntzak: Antsoainen erroldatutako euskara ikasleentzat (ikus baldintzak).
- Elaide, saretik plazara: euskarazko lehenengo sare soziala duen plataforma bat sortzen ari gara Interneten. Proiektu hau euskaldunei eta euskara ikasleei bideratua dago, trena honen bidez, aisian eta harremanetan euskara erabili ahal izateko.
- Mintzakide programa: honen bidez, euskara erabiltzeko gune bat ematen zaie euskara ikasten ari direnei eta euskara ahaztuta dutenei.
- Euskarazko produktuen Katalogoa: 0-16 urtekoentzat eta haien gurasoendako euskarazko produktuak (aisialdirako eta ikasketetarako).
- Euskaldunen fitxategia: Euskara Zerbitzuaren jardueren informazioa eta berriak zuzenago eta modu eraginkorragoan helarazteko.
- Euskara Merkataritzan: Antsoaingo merkatariei doan eskaintzen zaien programa bat da. EMUN enpresaren bitartez egiten da eskaintza.
- Ze Berri?: euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duen aldizkaria.
- Diru-laguntzak: Ezkaba ikastetxeari eta beste zenbait elkarte eta erakunderi.
- Tailerrak: Euskara Zerbitzuak tailerrak eskaintzen ditu nagusiki gurasoentzat. Saio horietan aholkuak ematen zaizkie hizkuntzak etxean kudeatzeko, eta, bestalde, euren seme-alaben heziketa prozesuaetan parte-hartzea errazteko.
- Formazio saioak: Euskara Zerbitzuak formazio antolatzen ditu helduentzat, eta saio horietan euskara eta praktika sozialei buruzko gaiak lantzen dira.
- Kanpainak, programak eta ekintzak: helburu zehatzen arabera antolatzen dira, eta urtero aldatzen dira.
- Bai esan? Agenda; Kultur Zikloa; liburutegirako hainbat liburu eta DVD (liburutegiarekin lankidetzan); egutegiak; Administrazioan euskaraz kanpaina; hizkuntzalaritza alorreko aholkularitza…
Ordutegia: 8:30etik – 14:00etara
Udaleko euskara teknikaria: Elvira Lizeaga Urdanpilleta
Helbidea: Udaletxe plaza 1. p.k. 31013 Antsoain (NAFARROA)
Telefonoa: 948 38 22 41
E-Posta: euskera@ansoain.es