EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA www.katalgoa.eus
Euskera eus
KATALOGOA.EUS webguneak ia 6.000 euskarazko produktu biltzen ditu, 0‐16 urteko haur eta gazteentzat.
Prest dago Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta Interneten.
Urteko garai honetan seme‐alabei edo ingurukoei euskarazko liburu, musika edota jostailu eta
jokoak erosi eta opari egiteko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz eta zeregin horretan erabiltzaileari lana errazteko, Euskarazko Produktuen Katalogoaren 20. edizioa osatu berri dute Euskal Herriko 200 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuek.
Bilaketak erraz egiteko antolatua
Katalogoko produktu guztien artean bilaketa arindu eta errazteko, bai webgunea
zein paperezko edizioa bi atal nagusitan banatuak aurkituko ditu erabiltzaileak: 0‐12 urte eta 12‐16 urte. Webgunean, Bilaketa aurreratua dioen ataltxoan klikatuz gero, bilaketa hainbat parametro elkarren artean konbinatuz ere egin daiteke, konparaziora: produktu mota, prezioa eta argitaratze urtea bilatuz; edota argitaletxea, produktu mota eta adina; eta horrela nahi beste konbinazio.
Web orrian informazio eguneratua, eta paperean baino askoz ere produktu gehiago
Durangoko Azokari begira argitaletxeek azkeneko orduan ateratzen dituzten berrikuntzak, epeengatik paperezko edizioan jaso ezin direnak, KATALOGOA.EUS webgunean aurkituko ditu
erabiltzaileak; izan ere, KATALOGOA.EUS urte osoan berritzen doan webgunea baita, nobedadeak sartuz, deskatalogatu diren produktuak kenduz; eta, beraz, etengabe hazten ari da jasotako erreferentzien kopurua. Dagoeneko 6.000 produktu inguru biltzen ditu 2 atal nagusien
Bilatu, aukeratu eta zuzenean argitaletxera iristeko aukera ematen du KATALOGOA.EUSek
Behin bilaketa egin ondotik, produktu bakoitzaren fitxan hari buruzko daturik garrantzitsuenak ikusiko ditu erabiltzaileak (azalaren irudia, titulua, autorea, argitaletxea, produktuari buruzko azalpena, argitaratze urtea, prezioa, e.a.) eta, bakarren bat begiz joz gero, argitaletxearen webgunera sartzeko esteka izango du Non eskuratu botoian klikatuta.
KATALOGOA.EUSetik beste webgune interesgarri batzuetarako sarbidea eskaintzen da eta baita azken nobedadeekin puntualki argitaratzen den buletin elektronikora harpidetzeko ere
Hasieran aipatu bezala, KATALOGOA.EUS webguneak bi atal nagusi ditu: bata, 0‐12 urte bitarteko haurrentzako produktuak jaso dituena, eta, bestea, 12‐16 urte bitarteko gazteentzako produktuekin osatua; eta ez hori bakarrik, horietako atal bakoitzak hainbat baliabide eskaintzen ditu bi adin tarte nagusi horiei egokituak: intereseko web orrien loturak, kultura eta aisialdirako agenden loturak, eta Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez jarraipena egiteko aukera. Era berean, webgunetik aldian‐aldian argitaratzen diren nobedadeen erreferentziak jasotzen dituen buletin elektronikora harpidetzeko formularioa eskaintzen du eta baita paperezko bertsioaren pdf‐a deskargatzeko manera ere.
Paperezko edizioa
Ale bat eskuartean duena berehala ohartuko da bi azal dituela paperean editatzen den katalogoak: azal batek 12‐16 urte bitarteko gazteentzat eskaintzen diren produktuei ematen die sarbidea, eta beste aldeko azalak 0‐12 urte bitarteko haurrentzako produktuei eta gurasoentzako materialei. Horrela, bilaketa errazteaz gain, bere nortasun ematen zaio adin tarte bakoitzari. Jakina, paperezko edizioak ez ditu jasotzen KATALOGOA.EUS webgunean jasota dauden 2017ko produktu guzti‐guztiak, atalka antolatutako hautaketa bat baizik: musika, DVDfilmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala.