Antzerkia. “Anselma y Luisa”
2024ko azaroak 16 | 19:00
Antzokia - Teatro
- Zenbatekoa: 4 €
#A25
El telón negro
Tratu txarrak jasan dituzten bi emakume, bi galtzaile, bi bizitza noraezean, bi tragedia, bi sekretu aitorrezinak. Anselma eta Luisa antzoki batean daude, pelikula-bizitzak dituzte, baina beraienak ez dira fikziozkoak, hain dira benetakoak, non min ematen baitute. Ustekabeko topaketa honek agian betiko salbatuko ditu beren miserietatik. Anselmak eta Luisak emozioz beteriko errusiar mendi batera garamatza, umore garratzenetik erabateko atsekabera. Tragikomedia horrek ez gaitu axolagabe utziko.