BEIETZ!
2023ko maiatzak 13 | 20:00
Antsoaingo antzokia
- Zenbatekoa: 5€
Beietz! 2018an sortutako taldea da, bere kideak Skalariak (Peio eta Hiart), Ortzi (Maider eta Hiart) eta The Trikiteens (Josetxo) taldeetan ibilitakoak dira. Beietz! -en soinuaren bizkarrezurra biolinak, whistleak eta trikiak sortutako melodia bizi eta itsaskorrak dira. Horri rocka, punka edo folka gehitzen zaizkio, eta horrela sortzen da Beietz! taldearen zeltik-parranda soinua. Bere letrek, oroigarri eta zorrotzak, inguratzen gaituen mundua erretratatzen dute. Zortzi kantu biltzen dituen bere bigarren diskoaren izenburua ‘Askatu Aingura’ da.