
EL VIENTO ES SALVAJE. Las niñas de Cádiz
2023ko urriak 6 | 20:00
Antsoaingo antzokia

Beren peploak kendu dizkiegu Fedra eta Medeari,eta orainera ekarri ditugu, izaki itxuraz arrunt bihurturik. Gatazka sortzen denean, ordea, patu zaharra besarkatuko dute bat-batean, eta, haren eraginpean, aurrean eramango dituzte bidean aurkituko dituzten traba guztiak. Atzealdean, Cádiz, Macondoren itxura duen hiri bat, non eguneroko osagai guztiek kutsu magikoa baitute, tragediaren iragarle dena: Levante haize erogarria, txorien txorro-txioak,…
“El viento es salvaje” tragedia bat da, baina algarek alderik alde zeharkatzen dutena. Hori da jatorri eta helmuga dugun lurraldearen herentzia, Cádizena alegia, non ikasi baikenuen historia izugarri orotan dela paradoxa bat komedia bidera dezakeena; eta alderantziz, umore-puntu orok atzealde tragikoa duela beti.
ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK
