“Noa uy uy uy”
1970eko urtarrilak 1

Amona Krotxet eta aitona Bonbinorekin emango du eguna gaur Noa ttikiak. Gaurkoa, ekintza libre eta bat batekoa ezagutzeko eguna izango da. Bizitza jolas naturalaren bitartez biziko dute, eta bidaia hortan, Krotxet eta Bonbino gazte sentituko dira berriz, eta Noak, baldintzagabeko maitasuna zer den ezagutuko du. Noaren begien bitartez, mundua berraurkitu dute: bizitza opari sinestezina da, aurkikuntza zoragarria, harridurarako aukera bikaina eta abentura amaigabea.